2014ko otsailaren 6an, Guardia Zibilak gutxienez 14 pertsona hil zituen Tarajaleko kai-muturrean. Ceutara igerian iritsi nahian ari zen migrante-talde bati gomazko pilotekin egin zion eraso.
Guardia Zibilak gomazko pilotak eta gas negar-eragileak jaurti zituen uretara, migranteak Ceutara iristea eragozteko asmoz. Uretan zeuden pertsonei inork ez zien lagundu, eta Marokora itzularazi zituzten bizirik atera ziren 23 lagunak.
Lehenengo bertsio ofizialean esan zenaren kontrara, orduan Barne Ministroa zen Jorge Fernandez Diazek onartu zuen Guardia Zibilak gomazko pilotaketa gas negar-eragileak erabili zituela. Hala ere, kasu hau birritan artxibatu du Espainiako Justiziak, Guardia Zibilak ez zuela arduragabekeriarik egin berretsiz.
Errefuxiatuen Laguntzarako Batzorde Espainiarrak (CEAR) epaiaren errekurtsoa aurkeztu du berriz, autoa itxita dagoen arren. Egun horretatik bizirik atera ziren guztiak Marokora kanporatu zituzten, beraz, haietako inork ez du deklaratu Justizia espainiarraren aurrean.