Lan erreforma aplikatuz gero greba egingo dute EiTBko langileek

  • Hitzarmenaren aurreraeragina eskatzen du EiTBko enpresa-batzordeak: hots, orain arteko lan hitzarmena mantentzea eta ez, 2012ko lan erreformak eskaintzen duen aukera baliatuz, bestelako baldintzak ezartzea. Orain arteko hitzarmenak indarrean jarraitzen ez badu, greba egingo dutela eta "telebista beltzean" jarriko dutela adierazi dute langileek.


2013ko urriaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lan hitzarmena mantendu ezean, greba egingo dute EiTBko langileek.

El País egunkari espainiarrak argitaratutako artikuluan dioenez, ez dago hartu-emanik EiTBko enpresa-batzordearen eta zuzendaritzaren artean, eta sindikatuek jakin nahi dute ea lan erreformarekin bat egingo duen zuzendaritzak. Hala balitz, "telebista gelditzeko prest" daudela diote. Oraingoz, mobilizazioak iragarri dituzte berriro ere, datorren ostegunerako.

Lan hitzarmena mantentzea bideragarria dela gogoratu dute enpresa-batzordetik: "Haien borondatearen menpe dago, hitzarmenaren aurreraeragina dagoeneko onartua izan baita beste euskal enpresa publiko batzuetan, Diputazioan, Metroan edo Euskotrenen kasu".

El Paísen arabera, lan gatazkak egoera labainkorrean utziko luke irrati telebista publikoak egun bizi duen une konplexua, audientzia asko jaitsi dela, defizitak etengabe gora egiten duela eta politika eta aurrekontu arrazoiengatik administrazio kontseilua zatituta dagoela argudiatuz.

ETB2n %8,8koa da audientzia eta ETB1en %2koa. Gainera, 6 milioi euroko defizita izan du urteko lehenengo seihilekoan. Enpresa-batzordearen hitzetan, "Andoni Ortuzarren etapako akatsak ordaintzen jarraitzen dugu, herrialde aberats baten telebista egin baitzen garai hartan".

Maite Iturbe, "elkarrizketaren alde"

Bestalde, El Diario Vasco egunkarian joan den astean egindako elkarrizketan, Maite Iturbe EiTBko zuzendari orokorrak esan zuenez, "ez gara ari lan erreforma aplikatzen, eta ez dugu aplikatuko. Ez da gure asmoa. Elkarrizketaren eta negoziazioaren alde gaude, eta sindikatuekin akordioa lortzen dugunean amaituko da. Hori da gure asmoa eta anbizioa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude