Konfiantzazko pertsona bat aukeratu du Etxepare Institutuak Arzalluz ordezkatzeko: Irene Larraza

  • Etxeko pertsona bat aukeratu du Etxepare Institutuak zuzendari kargua utzi berri duen Miren Arzalluz ordezkatzeko: Irene Larraza izango da Etxepareko zuzendari berria, 2012tik institutuan lan egiten du eta ondo ezagutzen du erakundea.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2017ko abenduaren 21a
Irene Larraza 2012tik ari da lanean Etxepare Institutuan (argazkia: Irekia).

Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziatua da Larraza (Tolosa, 1970) eta Herri Irratian hasi zuen ibilbide profesionala. Gerora, Koldo Mitxelena Kulturuneko promozio eta zabalkunde arduraduna izan zen eta Syntorama musikarien agentzian ere lan egin du.

Etxepare Institutuaren barruan funtzio ugari bete du Larrazak: komunikazio, prentsa eta internet arduraduna izan zen 2012tik 2016ra eta iaztik orain arte kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria izan da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak albistea eman duenean esplikatu du Larraza zuzendari postuan jartzearekin jarraipena eman nahi diola duela urtebete Miren Arzalluzekin hasitako etapari, “erakundea, herrialdearen kultur ehuna eta bere premiak sakonetik ezagutzen dituen pertsona honen bitartez”.

Arzalluzen zuzendaritza-aldia laburra aste honetan amaitu zen, aurreikusi gabeko iragarpen batekin: Parisko Palais Galliera zuzentzeko eskaintza jaso zuela eta Etxepare utziko zuela zabaldu zuten hedabideek. Urtebete eskas iraun du karguan.

Kanal honetan artxibatua: Etxepare Institutua

Etxepare Institutua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-04 | Lander Arretxea
Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria
"Munduko kultur institutu guztiekin parez parez aritu nahi dugu"

Etxepare Institutuko zuzendari berria da Irene Larraza tolosarra. Aurrez, sei urte eman ditu bertan, bestelako arduretan. Etxea ongi ezagutzen du. Miren Arzalluzek duela urtebete hasitako bidea jarraitzea egokitu zaio, baina nahi luke, lan horretan, bere eskua eta egiteko moduak nabaritzea.


2017-12-19 | ARGIA
Datozen egunetan izendatuko dute Etxepareko zuzendari berria, Arzalluzek kargua utzi ostean

Etxepare Institutua zuzendaririk gabe geratu da, duela urtebete kargua hartu zuen Miren Arzalluzek Parisko Moda Institutua zuzenduko duela iragarri ondoren.


2017-08-23 | Kanaldude.tv
Jostunak
MULTIMEDIA - Antzezlana

"Jostunak" antzezlana landu dute Baionako Bernat Etxepare lizeoko 7 ikaslek. Joan den maiatzan Baionako Glain aretoan lehen emanaldia egin zuten.


2016-11-02 | ARGIA
Joseba Sarrionandiak Etxepare Institutuaren irakurletza zuzenduko du Habanan

Etxeparek institutuak jakinarazi duenez azarotik aurrera Habanako Unibertsitatean zabalduko duen irakurletzan ariko da idazle iurretarra Euskara hizkuntzaren historia ikastaroa ematen.


2016-05-12 | dantzan.eus
Euskal dantza baztertu du berriz Etxeparek

Aurten ere euskal dantza taldeei ukatu egin die Etxepare Institutuak nazioartean emanaldiak egiteko eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera. 2016ko maiatzaren 12an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Etxepare Institutuaren deialdia artea, musika eta dantza "euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak" emateko. Beste behin, dantzak du diru-laguntza txikiena eta gainera euskal dantza taldeak baztertzen ditu.


Etxepare Institutuko zuzendarien gastuak

100.000 euro inguru gastatu dituzte Etxepare Institutuko bi goi karguek 2014 eta 2015 artean kreditu txartel publikoa erabiliz eta atzerrira egindako bidaietan. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa publikoen gastuak hizpide dira urtarriletik Legebiltzarrean eta kultur arloan Aizpea Goenaga buru duen erakundearen zenbakiek deitu dute arreta.


Unibertsitatea turismo-agentzia bihurturik Donostia 2016ren aitzakian

“Ametsetako uda bizi nahi duzu Europako Kultur Hiriburuan, Donostian?". EHUk eta Etxepare Institutuak antolatu duten Basque Yourself ikastaroa honela iragartzen da.


Nola bihurtu ekosistema oraingoz puzzlea dena

Pasa dira gaizkiulertuak, murrizketak, dimisioak, paralisia, obrak eta beste hainbat gorabehera: aste honetan zabalduko ditu ateak Donostiako Tabakalerak, kulturgune dinamiko izateko asmoz. Ontzia edukiz beteko duten erakundeen aukerak aztertu ditugu.


Murrizketa gehiago EAEko Kultura Sailean: Musikene, Etxepare eta Balenciaga

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturako aurrekontuen murrizketa andanaren berri dakar gaur El Diario Vascok. Batzuk aurreratu genizkizuen joan den astean. Beste batzuk, esanguratsuak, jarraian zerrendatuta:


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude