Kataluniako Legebiltzarrak antolatu beharko luke erreferenduma, Generalitateak baino

  • Autogobernuaren Ikerketa Institutua RUI edo aldebakarreko independentzia erreferendumaren bideragarritasuna aztertzen ari da Generalitatearen enkarguz.

2014ko azaroaren 9an bi milioi lagun inguruk hartu zuten parte. Irudian Bartzelonako hautesleku batean sortu zen ilara.

2016ko irailaren 20an - 11:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehen zirriborroaren arabera, Generalitateak baino Kataluniako Legebiltzarrak antolatu beharko luke erreferenduma, La Vanguardia egunkariak jakinarazi duenez. Carles Viver Pi-Sunyer erakundeko zuzendaria –lehen Trantsizio Nazionalerako Aholkularitza Kontseiluko lehendakaria– Josep Maria Reniu eta Victor Cullell ari dira lan horretan. Irailaren 28ko Carles Puigdemont presidentearen konfiantza mozioaren aurretik prest izan nahi dute lana.

Kataluniako egunkariak argitaratu duenez, autogobernuaren institutu honek lehendik ere aztertuta zeukan erreferendumaren gaia, baita baztertuta ere, bertako arduradunen ustez 2014ko azaroaren 9an egin baitzen erreferendum hori. Erreferendumaren azterketari berrekin dio, alabaina, eta bere ondorio nagusietakoa Legebiltzarrak bideratu beharko lukeela da, honek zigorgabetasuna duelako eta Espainiako Gobernuaren oztopoak hobeto gaindi ditzakeelako.

Hautetsontzien erosketa, errolda egitea, hauteskunde mahaiak antolatzea… dena egin beharko luke Legebiltzarrak, Institutuaren arabera, erreferenduma Legebiltzar batek antolatzeak Gobernuak antolatzea baino indar gehiago duelako, batez ere atzerriari begira. Legearen ikuspegitik dena bikain antolatu beharko litzateke, Espainiako Estatuak ezin dezan prozesua gelditu, eta bakarrik “indarraren monopolioa erabilita” gelditu ahal dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!