Kataluniako erreferendumari buruzko Kongresuko eztabaida bideotan

  • Espainiako Kongresuak atzera bota du Kataluniako erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta proposamena, 299 aurkako bozkarekin. Eztabaidan parte hartu zuten alderdi nagusien interbentzioak jaso ditugu.


2014ko apirilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Espainiako Diputatuen kongresua Kataluniako erabakitze eskubideari buruzko bozka emateko unean.

Emandako botoak 347 izan ziren: Baiezkoak 47, ezezkoak 299 eta abstentzio bat.

Gobernuko mahaiko idazkari Ignacio Gil Lazaroren komunikazio irakurketarekin ireki zen sesioa 16:05ean.

Kataluniako parlamentuaren ordezkari modura hiru diputatuk hartu zuten hitza, Jordi Turull (CiU), Marta Rovira (ERC) eta Joan Herrerak (ICV-EUIA) hain zuzen. Hamarna minutuko interbentzioa egin zuten.

CiU:

ERC:

ICV-EUIA:

Alderdi politikoek handienetik txikienera ordenatuta hartu zuten ondoren hitza, eta hogeina minutuko interbentzioak egin zituzten: Mariano Rajoy (PP), Alfredo Pérez Rubalcaba (PSOE),  Josep Antoni Duran i Lleida (CiU), Joan Coscubiela (Izquierda Plural), Rosa Díez (UPyD) eta Aitor Esteban (PNV) izan ziren, hurrenez hurren,beren alderdien bozeramaile.

PP: "Ez da herrialdeko subiranotasunik existitzen. Eta ezin dira sortu ere egin, ez behintzat Konstituzio honekin. Espainia osoaz ari gara hizketan".

PSOE: "Espainiarentzako proposatzen dugun ereduarekin guztiak beren nortasunarekin eroso senti daitezke. Horregatik ez dugu gustuko kataluniar edo espaniar hautaketa egitera inor behar dezaten (...) Sozialistok Europan mugak amaitu daitezela defendatzen ari gara, ez dugu independentziarik onartzen, elkarrekin bizitzen jarraitu nahi dugu".

CiU: "Ez da ezin dutela, baizik eta ez dutela nahi (...) Akats larria da negoziatu nahi ez izatea".

Izquierda Plural: "Gaurko eztabaida guztiz manipulatua iritsi da Kongresura (...) Rajoy jauna: metodoa emaitzarekin nahastu duzu (...) Nahiago duzue estatuaren arazoak kamuflatzen dituen trenen talkan zentratu (...) Katalunian ez dago isilarazitako PPko gehiengo bat, PPk gehiengoa isilarazten du".

UPyD: "Demokraziaren kalitatea ez da bozken zenbatekoarekin neurtzen"

EAJ:" PP, PSOE eta UPyD-k legezkotasuna demokraziarekin nahasten dute. Frankorekin ere, bazegoen legezkotasuna".

Koalizioei dagokionez, ondorengoak izan ziren hitza hartu zutenak:  Alfred Bosch (ERC), Mikel Errekondo (Amaiur), Olaia Fernández (BNG), Ana Oramas (Coalición Canaria) Baldoví (Compromís), Enrique Álvarez Sostres (Foro Asturias), Carlos Salvador (UPN) eta Uxue Barkos (Geroa Bai).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude