Espainiako Kongresuak atzera bota du Kataluniako erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta proposamena, 299 aurkako bozkarekin. Eztabaidan parte hartu zuten alderdi nagusien interbentzioak jaso ditugu.
Emandako botoak 347 izan ziren: Baiezkoak 47, ezezkoak 299 eta abstentzio bat.
Gobernuko mahaiko idazkari Ignacio Gil Lazaroren komunikazio irakurketarekin ireki zen sesioa 16:05ean.
Kataluniako parlamentuaren ordezkari modura hiru diputatuk hartu zuten hitza, Jordi Turull (CiU), Marta Rovira (ERC) eta Joan Herrerak (ICV-EUIA) hain zuzen. Hamarna minutuko interbentzioa egin zuten.
CiU:
ERC:
ICV-EUIA:
Alderdi politikoek handienetik txikienera ordenatuta hartu zuten ondoren hitza, eta hogeina minutuko interbentzioak egin zituzten: Mariano Rajoy (PP), Alfredo Pérez Rubalcaba (PSOE), Josep Antoni Duran i Lleida (CiU), Joan Coscubiela (Izquierda Plural), Rosa Díez (UPyD) eta Aitor Esteban (PNV) izan ziren, hurrenez hurren,beren alderdien bozeramaile.
PP: "Ez da herrialdeko subiranotasunik existitzen. Eta ezin dira sortu ere egin, ez behintzat Konstituzio honekin. Espainia osoaz ari gara hizketan".
PSOE: "Espainiarentzako proposatzen dugun ereduarekin guztiak beren nortasunarekin eroso senti daitezke. Horregatik ez dugu gustuko kataluniar edo espaniar hautaketa egitera inor behar dezaten (...) Sozialistok Europan mugak amaitu daitezela defendatzen ari gara, ez dugu independentziarik onartzen, elkarrekin bizitzen jarraitu nahi dugu".
CiU: "Ez da ezin dutela, baizik eta ez dutela nahi (...) Akats larria da negoziatu nahi ez izatea".
Izquierda Plural: "Gaurko eztabaida guztiz manipulatua iritsi da Kongresura (...) Rajoy jauna: metodoa emaitzarekin nahastu duzu (...) Nahiago duzue estatuaren arazoak kamuflatzen dituen trenen talkan zentratu (...) Katalunian ez dago isilarazitako PPko gehiengo bat, PPk gehiengoa isilarazten du".
UPyD: "Demokraziaren kalitatea ez da bozken zenbatekoarekin neurtzen"
EAJ:" PP, PSOE eta UPyD-k legezkotasuna demokraziarekin nahasten dute. Frankorekin ere, bazegoen legezkotasuna".
Koalizioei dagokionez, ondorengoak izan ziren hitza hartu zutenak: Alfred Bosch (ERC), Mikel Errekondo (Amaiur), Olaia Fernández (BNG), Ana Oramas (Coalición Canaria) Baldoví (Compromís), Enrique Álvarez Sostres (Foro Asturias), Carlos Salvador (UPN) eta Uxue Barkos (Geroa Bai).