Piztu Ezazu Argia 970x90

Kanadako anti-nuklearren eta indigenen artean tren bat geratu dute

Manifestariek trena geratu zuten.

Kanadako anti-nuklearren talde batek Idle No More mugimenduarekin indarrak batuta, tren bat geratu dute orain egun batzuk Torontoko uranio plantaren aurka protesta egiteko. Bertara manifestazioa egin dute eta ondoren trenbidea blokeatu.

“Uranioa indigenen lurretatik lapurtzen dute eta erradiazioa askatzen doa bide osoan”, salatu die hedabideei Zach Ruiter ekintzaile ekologistak.

Legegintzaldi honetan Kanadako Gobernu kontserbadoreak egindako aldaketek ahalbidetzen dutenez, gobernuak eskubidea du jatorrizko herrien lurrak sektore pribatuen esku uzteko. Lege aldaketa horiek izan dira Idle No More mugimenduaren sorreraren txinparta, eta ordutik mobilizazioetan jarraitzen dute herrialdeko jatorrizko herriek. Horrez gain, fenomenoa beste herrialde batzuetara ere zabaldu da, batez ere, AEBetara, non jatorrizko herrien egoera ez den batere ona, protestek argi uzten dutenez.

“Zentrala ixtea da gure plana, eta ixteko egin beharreko edozer egingo dugu”, esan zuen Ruiterrek, Idle No More-en bandera eskuan eta lepotik kartel bat zuela: “Esan ezetz zabor erradioaktiboari”.

Torontoko GE-Hitachi planta eztabaida iturri izan da Kanadan, joan den azaroan jakin baitzen publikoki 1967tik  uranioa prozesatzen duela, inguruan jendea bizi den arren. Trenez garraiatzen dute materiala alde batetik bestera, eta ekintza hau testuinguru horretan kokatu dute antolatzaileek. Zentralaren arduradunek gehitu zuten materiala ongi aztertzen dutela, eta trenean beste lekuetara egiten dituzten mugimenduak ez direla arriskutsuak.

Manifestariek trena geldi zela argazkia atera eta lekua utzi zuten. Amaitu aurretik, gehitu zuten legea hausteko prest direla legeak uranio planta babesten jarraitzen badu.

Interesgarria da ikustea nola jatorrizko herriak eta mugimendu antinuklearrak elkar elika dezaketen, helburuetan bat egiten dutenez. John Jacobs izeneko Serpent River herriko kidearen hitzak ere bildu ditu prentsak:

“Hemen uranioagatik nago, nire etxean, erreserban erabateko eragina izan baitu. Ibaiari kalte handia egin dio. Ezin dugu ibaia gehiago ezertarako erabili, ezin dugu bertan arrantza egin. Ezin dugu bertako ura edan”.

Oharra: Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik hartua da.

Informazio gehiago:

Idle No More mugimenduari buruz artikulua blog honetan: Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’

Pello Zubiriaren erreportajea Argian: #idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri.

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2432
 
azala2431

2433 zenbakia.
2014ko urriaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys