Jaurlaritzak martxoaren 3ko biktimak omenduko ditu sindikatu abertzaleen babesik gabe

  • Lehen aldiz omenduko ditu Jaurlaritzak martxoaren 3ko biktimak. Omenaldian Idoia Mendia Justizia sailburu eta eledunak, Ines Ibañez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendariak eta sail horretako aholkulari Manuela Carmena epaile ohiak parte hartuko dute; CCOO eta UGT ere bertan izango dira.


2012ko martxoaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Martxoak 3ko biktimei omenaldia

Sindikatu abertzaleek ez dute Zaramagan antolatutako omenaldian parte hartuko Jaurlaritzaren azken 36 urteetako isiltasunarekin mesfidati daudelako. Andoni Txasko martxoaren 3ko biktimen taldeko kideak, omenaldiak egin orduko Lakua biktima guztiak berdin onartzen hasi behar dela esan du.

Jaurlaritzaren ekitaldia 10.30ean izango da, sindikatu abertzaleek antolatutako manifestazioa berriz 18:30ean abiatuko da eta ezker abertzaleak urtero legez eguerdian lore eskaintza egingo die biktimei. LAB, ELA, ESK, eta STEE-EILAS sindikatuek manifestazioan parte hartzeko deia egin dute 1976.urteko eta gaur egungo egoera ez direla hain ezbedinak argudiatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den bosgarren presoa... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude