Iruñeko artzapezpikuak etxegabetu nahi izan du 87 urteko emakume bat Lizoainen, baina ez du lortu

  •  Jende ugari hurbildu da herrira emakumezkoari babes emateko asmoz. Agoiz eta Lizoaingo alkateak ere han dira. "Artzapezpikuak ezin du lasai lo egin, nik ezinen nuke", adierazi du Felicia Itoizek, eta negarrari ezin eutsita, eskerrak eman dizkie han bildutakoei: "88 urte beteko ditut abenduan, eta orain hasi naiz fedea galtzen".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 23an - 12:23

Lizoainen bizi da Felicia Itoiz. Azken 36 urteak artzapezpikuarena den etxebizitza batean bizi izan da, hilero zegokion alokairua ordainduta. 87 urte ditu Itoizek eta etxetik bota nahi du artzapezpikuak orain, argudiatutako arrazoien artean, eraikinak dituen itoginak, pitzadurak eta bestelako akatsak aipatuta. Artzapezpikutzak, horretarako, eraikina immatrikulatu eta etxetik botatzeko prozesu judiziala abiatu zuen. Azkenik sarraila aldatzera bidali duten langileak ez du lan hori egin nahi izan, une horretan jakinarazi diote etxe kaleratze baten aurrean zela, eta lan hori egiteko prest ez zegoela jakinarazi du. Bertan behera gelditu da oraingoz desjabetza. 

Nafarroako Ondarearen aldeko Plataformak antolatu du gaur goizen hainbat herritarrek egin duten protesta, eta Etxe Kaleratzeen Aurkako Plataformako kideak ere hurbildu dira.

Elizaren desjabetzak Nafarroan

1998 eta 2007 artean, Nafarroako 1.087 ondasun jarri ditu elizak bere izenean, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak salatu duenez.  Estrasburgoko auzitegiak 600.000 euroko isuna ezarri dio Espainiako Gobernuari, ondasun publikoak elizaren esku geratzea eragotzi ez izanagatik.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude