Indargabetu arte, Mozal Legea ez aplikatzeko eskatu du Eleak/Librek

  • Eleak/Libre mugimendua oso kritiko azaldu da EAJk eta PSOEk Mozal Legea aldatzeko atzo Madrilen aurkeztutako lege proposamenekiko. 2015ean PPk bakarrik onartu zuen Mozal Legea indargabetzeko "Madrilgo Diputatuen Kongresuan zegoen aukera" zapuztu dutela salatu dute.

Mozal Legearen aurka Leioan egindako protesta

2017ko martxoaren 22an - 09:15

Eskubide sozial eta politikoen aldeko taldearen iritziz, jeltzaleek eta sozialistek martxoaren 21an aurkeztu dituzten lege proposamenen helburua, ez da egun indarrean dagoen Mozal Legea hankaz gora jartzea, aurkeztu dituzten emendakinen bidez legea birmoldatzea baizik. Alderdikeriaz jokatzea leporatu diete bi alderdiei: "Garrantzia handiagoa eman diote PPri gehiengoa ez duela erakusteko maniobra politikoari, milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak suntsitu dituen Mozal Legea indargabetzeari baino".

Gasteizko Legebiltzarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Mozal Legea indargabetzeko –eta ez moldatzeko– eskatu zutela azpimarratu dute. Beren ustez, salbuespeneko legeria osoa da indargabetu behar dena, ez edukiak malgutu.

Indargabetu arte, ez aplikatu

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak emandako datuen arabera, 8.087 herritar zigortu dituzte EAJ eta PSE-EE gobernatutako erakundeek 2016ko abendura arte. Joan den ekainaren 22an Gasteizko Legebiltzarrean hartu zuten Mozal Legea ez aplikatzeko erabakia eta ordutik hona 2.857 isun jarri dituztela berriro gogorarazi nahi izan du Eleak-Libre mugimenduak. Dei egin die Euskal Herriko indar politiko guztiei, bertako erakundeetan "harturiko erabakia manipulatu gabe", Madrilgo Diputatuen Kongresuan Mozal Legea indargabetzeko pausuak eman ditzaten, "salbuespeneko legeriaren atal hau indargabetzeko modu bakarra delako". Eta, azkenik, legea bertan behera utzi arte, Mozal Legea ez aplikatzeko eskatu dute.

EAEko azken datuekin ARGIAn osatu dugun infografia:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude