Iñaki Uria: "Zer kalte egin die Egunkariak Dignidad y Justicia eta AVT-ri?"

  • ARGIA astekariko hurrengo zenbakirako (2.214 zk.) elkarrizketa egin diogu Iñaki Uria Egunkariako auzipetuari eta bihartik aurrera kioskoetan izango da salgai. Jarraian elkarrizketako pasarte esanguratsu batzuk.


2010ko urtarrilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Iñaki Uria

Dignidad y Justicia, AVT eta herri akusazioaz:

“Beti galdetu izan dut: Egunkariak zer kalte egin die elkarte horiei? Biktimarik sortu al du? Izatekotan Egunkaria izan da gehiegikeria handi batzuen biktima. Berez, akusazio popularra figura progresista bat da, baina Auzitegi Nazionalean perbertitu egin da eta erabiltzen ari dira oso interes beltz eta konkretu batzuen alde, jarrera ultraeskuindarrak defendatzeko”.

Tortura eta guardia zibilek epaiketan esandakoaz:

“Sentimendu arraroak dira, ez da gozoa edo mikatza, arraroa baizik. Hainbeste urte pasa eta gero [guardia zibil] horietako bat edo bi ezagutzea... Baina ikusten duzu teatro horren guztiaren barruan berak bere papera jokatzen duela: gezurra esaten du”.

90eko hamarkadan ETAri atzemandako dokumentuez:

“Horietan oinarritzen dira. Baina paper horiek fiskalak oso ondo aztertu ditu eta garbi esan du ez dutela ezer frogatzen. Jakina, hori da etxe horrek [Auzitegi Nazionalak] duena eta aurreko esperientziek erakusten dutena: ikusten badute horrelako helduleku bat behar dela, horretan oinarrituko dira eta punto”.

Gabonetako geldialdiaren ostean gaur hasiko da hirugarren egunez Egunkariako auzipetuen kontrako ahozko epaiketa. Orain artekoan auzipetuek eta hainbat guardia zibilek deklaratu dute –lekuko bezala–, eta gaur ETAn ibilitako hainbat presoren testigantza entzutea espero da. Lekuko horiek Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek deitu dituzte deklaratzera, 90etan atzemandako paper ezagun batzuen inguruan galdetzeko. Epaimahaiak 40 lekuko baino gehiago onartu dizkio akusazioari –gehienak guardia zibilak– eta soilik 16 auzipetuen defentsei, nahiz eta hauek 70 lekuko galdekatzea eskatu zuten.

Epaiketaren bigarren egunean guardia zibil batek onartu zuen eurek eskatu ziotela Del Olmo-ri Egunkaria ixteko, eta hortik ondoriozta daiteke epaileari zegokion esparruan sartu zirela. Bestalde, adierazgarria da Auzitegi Nazionaleko Fiskalaren jarrera, galderarik ez egitea erabaki baitu. Fiskaltzak, frogarik ez dagoela-eta, auzia artxibatzeko eskatu du, eta hain zuzen hori izango da epaiketaren giltzarrietako bat.

Bestalde, gaur Público egunkariak iritzi artikulua plazaratu du Joan Mari Torrealdaik idatzia; honakoa dio Egunkariako auzipetuak: “Txikitan ikasi genuen kristau dotrinan, Jainkoa, aurrez existitzen zen printzipio unibertsala zela. Egunkariako sumarioan, aurrez existitzen den printzipio unibertsala ETA da. Bati, lan unibertsitarioetan urte asko jardun denean, gorritasuna sortzen dio polizia ikerketetako txostenen zehaztasun faltak. Hipotesia tesiak ordezkatzen du”.

Epaiketa goizeko 10:00etan hasi da eta Berria.info zuzeneko jarraipena egiten ari da Twitter bidez. Horrez gain, Egunkarialibre.info webgunean #egunkaria etiketa duten mezuak biltzen ari dira.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude