IDEMtitateak: “Emakumeak denonak diren gaiez hitz egiten jartzen ditugu”

  • Hamaika Telebistaren IDEMtitateak saioak jaso du 2015. urteko Telebistako Argia Saria.


2015eko urtarrilaren 30ean - 18:57
Azken eguneraketa: 2015-02-02 11:19:29

Bi arrazoi zituen Nagore Uriarte aurkezleak IDEMtitateak gisako programa bat proposatzeko: elkarrizketak egiterakoan sumatzen zuen emakumeen falta eta berdintasunarekin lotutako saio bat egiteko gogoa. Telebistan emakumeen hutsuneaz aritzean ez du kazetarion erantzukizuna ezkutatzen: “Beharbada guk ere erreferentzialtasun falta dugu eta gizon gehiago ikusten ditugu, beraien ikerketak, lanak… Beti jotzen dugu eurengana adituak behar ditugunean”. Emakume adituak topatzean ezezkoa ere esan diote: “Erantzuten zidaten eurak ez zirela adituak, nahiz eta tesiak eta artikuluak zituzten idatzita gaiaz. Konfiantza falta nabaritzen nuen”.

IDEMtitateak saioan jarri ditu emakumeak hizketan, hainbat gizon ere bai, emakumea eta kartzelaz, etxeko langileen errealitateaz eta genero rolez gaztetxe eta gune autogestionatuetan, besteak beste. “Indartu nahi izan den ideia da, gonbidatuek ere askotan errepikatzen zutena, ez direla emakumeak euren gaiez hizketan, baizik eta emakumeak denonak diren gaiez hitz egiten”.

Epaimahaiaren arrazoiak:

Azkenaldian ikusi dugun telebista-saio politiko interesgarriena da. Eta politikoa diogunean, noski mundua antolatzen den moduaz ari gara. Beste zenbait erabaki bezala, inori galdetu gabe agindu zuen norbaitek ez ginela berdinak, diferentea zela gizon ala emakume izatea, ezin genituela eskubide berdinak izan eta pantaila-kuota desberdina zegokigula.

Zehazki: emakumeak gutxiago agertzea zela jarraitu beharreko araua. Inon idatzita ez dagoen arren, zorrotz betetzen den legea hautsi du sarituko dugun programak, eta ez nolanahi.

Genero gaiekin lotutako eduki interesgarriak plazaratzen ari da astez aste formatu erakargarrian, gai sakonenak ere edonork ulertzeko moduan ekarriz. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egindako ekarpenarengatik 2015eko ikus-entzunezkoetarako Argia Saria Hamaika Telebistako IDEMtitateak programarentzat da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


2024-01-26 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Guggenheim Urdaibai Stop

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Hauek dira euskarazko komunikazioaren 2024ko Argia Sariak

Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]


Eguneraketa berriak daude