"Herri honen etorkizunagatik egon behar dugu larunbateko manifestazioan"

  • Katalunian 155. artikulua ezarri izanaren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde manifestaziora deitu dute, larunbaterako, Gure Esku Dagok, EH Bilduk eta gehiengo sindikalak. Mobilizazio deialdi horren karietara hitz egin dugu EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriarterekin. “Espero dugu manifestazio hau ere aurrekoak bezain arrakastatsuak izatea, asko dago-eta jokoan”, esan digu.


2017ko azaroaren 02an - 16:04
"Euskal Herrian de facto ezagutu dugu 155a jada", Iriarteren iritziz.

Zer dago jokoan, zehazki?

Demokraziaren alde bilduko gara, Espainiako Estatuak erakutsi duelako inposizioa, zigorra eta kartzela direla bere hizkuntzak; ez da estatu demokratikoa, eta aldarrikatzen duen legalitatea zapaldu dezakeela uste du. Herri honen etorkizunagatik egon behar dugu larunbateko manifestazioan, edozein proiektu defendatzeko aukeraren alde, erabakitzeko eskubidearen alde, ikusten ari baikara 155. artikuluaren aplikazioa etor dakigukeela, hemen ere urrats jain batzuk ematekotan. Argi utzi dute independentismoa onargarria dela intimitatean, teoria hutsean, baina hura gauzatzea ez.

Egunotan 155a Katalunia ez beste herrialde batzuei ezartzeko mehatxuak entzun izan ditugu PPko zenbait politikariren ahoetatik, izan ere.

Esango nuke Euskal Herrian de facto ezagutu dugula 155a jada. Besteak beste, Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarretan onartutako legeak, Madrilen gustukoak ez direnak, Konstituzio Auzitegiaren bitartez bertan behera utzita. 155. artikuluaren aplikazioa horren guztiaren azken ukitua da.  

Aurrekoan EAJk bat egin zuen manifestazio deialdiarekin, oraingoan ez.

Oraindik orain jakin dut EAJ ez dela manifestazioan egongo. Uste dut euskal herritar oro egon daitekeela 155aren aurka; EAJren boto-emaileak ere egon daitezke manifestazioan. Edozein kasutan, herritarrek erakutsiko digute, ardura politikoak ditugunoi, demokrazia gehiago nahi dutela.    

Eusko Legebiltzarrak Kataluniako Errepublika aitor dezan urratsak iragarri zenituzten. Nola doa prozesua?

Legez besteko proposamena eginda dago, eta Legebiltzarreko erritmoen araberakoak dira hurrengo urratsak, motel doa. Zer gerta daitekeen? Joseba Egibarrek esan du bera izango zela lehena Kataluniako Errepublika aitortzen; nik pozez ipiniko dut nire sinadura berarenaren alboan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude