Hegoafrikan 30 meatzari hil ditu poliziak tiroz

  • Hegoafrikan, platino-meatze batean protesta egiten ari ziren dozenaka langile hil zituen atzo armadak tiroz. Polizia iturrien arabera, 30 bat lagun hil dituzte. Irudiak gogorrak dira:


2012ko abuztuaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Hegoafrikako ipar-ekialdean dagoen Marikana eskualdeko platino-meatzeko langileak soldatengatik hasi ziren protestan duela astebete, eta atzora arte 10 lagun hil ziren, tartean bi polizia.

Zweli Mnisi Polizia Ministerioko bozeramaileak gertatutakoa ikertzen ari direla adierazi du, eta Hegoafrikako presidente Jacob Zumak "atsekabetuta" dagoela esan du. Oposizioako alderdi nagusiak (Aliantza Demokratikoak) eta gizarte eragile ugarik Apartheid garaiko indarkeriarekin alderatu dituzte atzoko hilketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude