Bizkaian EAJ nagusi eta PSOEk galdutako biak Amaiurrentzat

  • EAJk lortu du bozka gehien Bizkaian (%32,62), eta hala, hiru ordezkari eskuratu ditu, 2008an bezala. Bi galdu ditu PSOEk. Sozialistak izan dira bigarren alderdia, botoen %21,37 eta diputatu bi lortuta. PSOEk galdutakoa Amaiurrek hartu du: diputatu bi lortu ditu koalizio abertzaleak, botoen %19,21 eskuratuta. Laugarren indarra PP izan da: bozken %17,7 hartu ditu, eta diputatu bat lortu du.


2011ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Bizkaiko emaitzen jarraipena (Irudia: Wikipediakoaren moldaketa)

Gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik erdietsi.

Honako boto kopuruak izan dituzte lau alderdi nagusiek: EAJk 208.223, PSOEk 136.426, Amaiurrek 122.606 eta PPk 113.021

23:14 Senatuari dagokionez, botoen %98 zenbatu da. EAJk hiru senatari lortu ditu, eta PSOEk bat. 2008an alderantziz gertatu zen: hiru PSOEk eta bat EAJk. Gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik lortu.

UDALERRI HANDIENETAKO EMAITZAK:

Bilbo (%100 zenbatuta): EAJk %31,4; PPk %22,9; PSOEk %21,9; Amaiurrek %13,8.

Barakaldo (%100 zenbatuta): PSOEk %32,9; EAJk %22,1; PPk %20,5; Amaiurrek %12,4.

Getxo (%100 zenbatuta): EAJk %32,6; PPk %29,7; Amaiurrek %15; PSOEk %13,8.

Portugalete (%100 zenbatuta): PSOEk %32,8; EAJk %24,3 PPk %19; Amaiurrek %12,8.

Santurtzi (%100 zenbatuta): PSOEk %30; EAJk %29,3; PPk %16,1; Amaiur %14,6.

Basauri (%100 zenbatuta): PSOEk %30,3; EAJk %28,8; PPk %17,5; Amaiurrek %14.

Sestao (%100 zenbatuta): PSOEk %35,5; EAJk %23,6; PPk 17,4; Amaiurrek %12,9.

Galdakao (%100 zenbatuta): EAJk %35; Amaiurrek %22,2; PSOEk %19,4; PPk %13,7.

Leioa (%100 zenbatuta): EAJk %33,9; PSOEk %21,6; PPk %18,3; Amaiurrek %14,7.

Durango (%100 zenbatuta): EAJk %34,1; Amaiurrek %27,5; PSOEk %16,5; PPk 14,1.

Erandio (%100 zenbatuta): EAJk %35; PSOEk %24,8; Amaiurrek %16,8; PPk %13,7.

Bermeo (%100 zenbatuta): EAJk %49,9; Amaiurrek %37,2; PSOEk %6; PPk %3,7.

Ermua (%100 zenbatuta): PSOEk %32,3; PPk %27,7; EAJk %13,3; Amaiurrek %12,5.

Zornotza (%100 zenbatuta): EAJk %37; Amaiurrek %30,6; PSOEk %16,3; PPk %8,4.

Gernika (%100 zenbatuta): EAJk %39,7; Amaiurrek %39,6; PSOEk %9,8; PPk %6,9.

Mungia (%100 zenbatuta): EAJk %49,2; Amaiurrek %23,3; PPk %11; PSOEk %10,6.

Trapagaran (%100 zenbatuta):  PSOEk %32,3; EAJk 30,7; Amaiurrek %15,9; PPk %11,5.

Arrigorriaga (%100 zenbatuta): EAJk %33,3; Amaiurrek %22,2; PSOEk %20,6; PPk %13,3.

Sopela (%100 zenbatuta): EAJk %35,9; Amaiurrek %29,1; PSOEk %15,3; PPk %9,7.

Ondarroa (%100 zenbatuta): Amaiurrek %55,8; EAJk %32,6; PPk %5,5; PSOEk %4,1.

 

HONELA EGIN DIZUGU KONTAKETA:

22:37 EAJk irabazi egin du maiatzeko udal hauteskundeetan Bilduk "kendu" zizkion zenbait herritan: Sopela, Bermeo, Gernika...

21:28 %73 zenbatuta, emaitzek bere horretan jarraitzen dute. EAJ 3 (-1), PSOE 2 (-1), Amaiur 2 (+2), PP 1 (=).

21:19 PP mantenduko litzateke 2008koarekin alderatuta. EAJk eta PSOEk diputatu bana galduko lukete, Amaiurrek eramango lituzkeenak hain zuzen.

21:17 Parte hartzea %69,55era iritsi da azkenean, 2008an baino %3 gehiago.

21:11 Espainiako Barne Ministerioak %60 zenbatu osteko datuak eman dituzte dagoeneko. EAJk 3 diputatu, PSEk 2, Amaiurrek 2 eta PPk 1

20:37 Parte hartze datuak. Bizkaiko zenbait herri esanguratsutan igoera handiak izan dira (arratsaldeko 18:00ak inguruko datuak). Gernikan %11, Bermeon %7,5, Durangon %5, Ondarroan %22, Sopelan %7, Zornotzan %11. 

20:02 Demoscopiaren inkesten emaitzak aipatzen ari dira ETB1-en. Bizkaian, 2-3 diputatu eskuratuko lituzke EAJk, 2 PSE-EEk, eta 1 edo 2 Amaiurrek eta PPk.

19:58 Antonio Basagoiti (PP): "Herritarrek adierazi behar dute, euren botoekin, krisiari aurre egiteko nondik jo beharko den"

19:57 Iñaki Antiguedad (Amaiur): "Hauteskundeen emaitzatik harago, garrantzitsua da gaurko argazkian ezkerreko soberanistok daukagun pisua agertzea".

19:55 Patxi Lopez EAEko lehendakariak Bilbon bozkatu du. Nabarmendu du "erabateko askatasunean, inolako bortxa eta mehatxurik gabe, egiten ditugun lehen hauteskundeak" direla.

19:40 Bizkaiko hiri handienetan parte hartzeak Espainiako joera du, herrialdekoa baino gehiago. Getxon apur bat igo da, baina Portugaleten, Barakaldon eta Santurtzin, jaitsi.

19:32 Bilbon ia berdinak dira aurtengo parte hartzea (%58,23)  eta orain lau urtekoa (%58,40). Arratsaldeko 18:00etako datuak dira.

19:20  Espainiko Barne Ministerioaren webgunearen arabera, egindako bigarren neurketan puntu eta erdi baino zertxobait gehiago igo da parte hartzea orain dela lau urtekoarekin konparatuta (%57,65 aurten, %55,99 2008an).


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude