Hanburgo: salbuespen egoeran eta poliziak hartuta

  • Hanburgoko Rote Flora zentro sozial okupatuta defendatzeko protestetan izandako istilu larrien ostean, salbuespen egoera ezarri dute hirian. Poliziak edozein identifika eta atxilotu dezake, delitu zantzurik ez badago ere.


2014ko urtarrilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Poliziak, gazte bati besotik eusten, autobusean. (Arg: @15MBcn_Int)

Inongo probarik ez dute behar, beraz. Ausazko kontrolak jarri dituzte hiriko kaleetan, “pertsona arriskutsuak kontrolatzeko”, poliziaren esanetan. Era berean, gomendatu dute etxetik ez ateratzeko 20:00etatik aurrera.

Ezkerreko alderdiek eta herri mugimenduko taldeek neurriak kritikatu eta herritarren askatasunaren kontra egiten dutela salatu dute.

Twitterren, #Gefahrengebiet traola erabiltzen ari dira egoeraren berri emateko. –Gefahrengebiet hitzak "arrisku gunea" esan nahi du–. Hanburgon egunotan hartutako zenbait irudi ikus ditzakezue jarraian:

Poliziak, autobusean sartzen direnak kontrolatzen.

Kontrol egoerarekin ironia egiten duen pankarta, alemanieraz: "Arrisku zona, kasko urdinen laguntza behar dugu".

Liskarrak egon dira azken bi asteetan, komisaldegi bati egin diote eraso eta hainbat pertsona eraman dituzte atxilo –atzemandakoen zifra ofizialak ez daude batere garbi–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude