Hala Bedi irratiko bi kazetari atxilotu dituzte


2010ko abenduaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Herenegun Gasteizen Hala Bedi irratiko Joseba Ullibarri eta Eva Camon kazetariak atxilotu zituen poliziak, Teresa Jimenez Becerril PPko europarlamentariari posta elektronikoz mehatxatzea leporatuta. Hala Bediko lankideek operazioa salatu, eta akusazioak gezurra direla esan dute. Epaileak ez du azaldu terrorismoaren aurkako legea oinarritzat hartuta atxilotu dituzten, baina lankideak kezka azaldu dute Ulibarri eta Camonek jasan dezaketen tratuagatik eta "berehala" askatzeko eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude