Gurasotasun baimena hamasei astekoa izango da 2019tik aurrera EAEn

  • Hamasei astez baimena eskatu ahalko dute 2019tik aurrera bigarren umea edo gehiago dituzten familiek; aitek nahiz haurdun egon den emakumearen bikotekideak eskatu ahalko dute baja. Lehen umea izango dutenen kasuan, 2022tik aurrera jarriko da indarrean neurria.


2018ko maiatzaren 18an - 11:16

Bi gurasoek haurra zaintzeko denbora bera izatea onartu du Eusko Jaurlaritzak. Gaur gaurkoz, amek hamasei asteko laneko baja eskatzeko aukera dute. Aldiz, lau asteko epea ematen zaie aitei eta umea izan ez duten amei. Gauzak horrela, beste hamabi asteko luzapena izateko aukera izango dute hurrengo urtetik aurrera jada guraso diren bikoteek. Jaurlaritzaren arabera, pixkanaka ezarriko da neurria, eragin ekonomikoa “oso bortitza” izan ez dadin.

Eusko Jaurlaritzak ordainduko dio baja eskatzaileari hiru hilabetetako soldata. Denbora tarte horretan, ordea, ez du  Gizarte Segurantzan kotizatuko, eszedentzia moduan erregistratuko baita. Lakuak aurreikusi du bikoiztu egin beharko duela kontziliazio politiketara bideratzen duen diru partida; egungo 35 milioi eurotatik, 83 milioi eurotara 2022an. Umeak urtea bete bitartean eskatu ahalko da baimena, beti ere amak hartu duen epe ezberdinean. Haurra zortzi hilabetez gurasoen zaintzapean egotea da helburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontziliazioa
Lau eguneko lan-astea probatu duten enpresak, eredu berriarekin gusturago

Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 61 enpresak, sei hilabetez. Horietan, nekea %71 murriztu da eta gaixotasun bajak %65, diru-sarrerak batez beste %1,4 handitu dituzte eta orain arteko esperientzia piloturik handienean parte hartu duten... [+]


2022-12-14 | ARGIA
Ordaindutako bederatzi egun urtean Hego Euskal Herrian, zaintza eta kontziliazioa errazteko

Zaintza eta kontziliazioa erraztea helburu duten baimen eta neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Senideak eta senide ez direnak zaintzeko baimen ordainduak, seme-alabek 8 urte bete arte gurasoek hartu ditzaketen baimenak, premia handiagoak dituzten... [+]


Materialismo histerikoa
Denbora

Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Lan txanda aldatzeko eskubidea onartu dio justiziak emakume bati, semeak zaindu ahal izateko

Ama bakarra den gasteiztar batek arratsaldeko lan txandatik goizekora aldatzeko eskatu zion Correos enpresari, bi semeak zaindu ahal izateko; ezezkoa jaso zuen arren, epaitegi batek eskubide hori onartu dio orain. Beste enpresa batzuei aplika daitekeen aurrekaria ezartzen du... [+]


Lau eguneko lan-astea, datutan

Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 73 enpresek, sei hilabete iraungo dituen proba pilotuan. Parte hartzen ari diren enpresek erantzun duten inkestaren arabera, produktibitatea ez da jaitsi, oso gustura daude esperientziarekin eta litekeena... [+]


Eguneraketa berriak daude