Greenpeacerekin akordioa sinatu du Bilbok, 2030ean erdira jaisteko garraioaren emisioak

  • Bilboko Udalak konpromisoa hartu du, Greenpeace elkarte ekologistarekin adostuta, garraioak eragindako berotegi efektuko gasen isurpenak gutxienez erdira jaisteko 2030. urterako, 2012ko kopuruekin alderatuta.  


2016ko irailaren 15an - 14:00
Bilboko Udalak iragarri du 2017an jarriko dela indarrean mugikortasun eta garraio plana.

Mario Rodriguez Espainiako Greenpeaceko zuzendariak eta Alfonso Gil Bilboko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen zinegotziak sinatutako dokumentuan zehazten denez, Udalak Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean txertatuko du aipatutako helburua. Une honetan plana idazten ari dira, eta 2017an indarrean jartzeko asmoa dute.

Hain zuzen, Greenpeacek, maiatzean aurkeztutako El transporte en las ciudades (Garraioa hirietan) txostenean, Bilbok garraio eta mugikortasun planik ez edukitzea nabarmendu zuen. Txostenaren helburua motordun ibilgailuek klima aldaketan duten eragina azpimarratu –Espainiako Estatuko emisioen %10 hirietako mugikortasunaren ondoriozkoa da– eta horren aurka udal populatuenetako agintariek zer nolako neurriak hartzen dituzten erakustea zen.

Mugikortasun politiketan aldaketak eragin

Greenpeacek lortu du emisioak erdira gutxitzeko konpromisoa dozena bat hirik hartzea, Bilbo barne. Mariano Gonzalez talde ekologistako kidearen esanetan, “normalean hirietako mugikortasun plangintzetan ez da izaten klima aldaketarekin lotutako helbururik; guri gustatuko litzaiguke zentzu horretan hiri guztietako plangintzak bateratuta egotea”. Gonzalezen ustez, lortutako konpromisoak mugikortasun politiketan aldaketak egitera behartuko ditu udal agintariak.

Greenpeacek uste du 2030erako ezarritako helburua guztiz zentzuzkoa eta lorgarria dela, borondate politikoa egonez gero. “[Maiatzeko txostenean] Esan genuenez, horretarako hirigintza eta mugikortasun planak birbideratu beharko lirateke, auto bidezko lekualdatzeak gutxienez heren bat murrizteko, motordun ibilgailuen okupazioa %15 eta %30 artean handitzeko, eta garraiobideen efizientzia areagotzeko, besteak beste elektrifikazioaren bidez”.

Mugikortasunaren Europako Astea hastear dela eman du Greenpeacek akordioon berri. Irailaren 16tik 22ra iraungo du ekimenak. Azken eguna, 22a, autorik gabeko eguna izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikortasuna
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


2023-11-21 | Jon Torner Zabala
Parisen, bidegorrien erabilera bikoiztu egin da urtebetean

COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino,  Pierre Breteau kazetariak Le Monde egunkarian jasotako... [+]


2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude