Martxoko greba egunean ohartarazi zuten sindikatuek: Eusko Jaurlaritzak murrizketen politika alboratu eta negoziatzera eseri ezean, mobilizazio gehiago etorriko ziren. Ordutik Hezkuntza Sailak “ez du negoziatzeko inolako borondaterik agertu”, diote sindikatuek, eta grebara doaz maiatzaren 16an eta 23an.
Hezkuntza inbertsioa gutxienez Europar Batasuneko batez bestekora handitzea; ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztea; gutxienez 2.000 langile gehiago hartzea; gelako ikasle kopurua %10era jaistea eta ordezkapenak lehen egunetik egitea eskatzen dute, besteak beste, Steilas, LAB eta ELAk. “Eskatzen duguna ez da ezer iraultzailea, baina aspalditik krisia dute aitzakia eta murrizketak betikotu nahi dituzte”. Hezkuntzak bizi duen egoera “oso larria” dela azpimarratu dute sindikatuek.
Jaurlaritzak “negoziatzeko batere interesik ez duela” ikusita, maiatzaren 16ko grebarekin bat egin du CCOO sindikatuak ere. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldariak, garbitzaileak eta Haurreskolak Partzuergoko langileak daude deituta.
Administrazioaren erantzunik ezean, mobilizazioekin jarraituko dutela argi adierazi dute sindikatuek. Oraingoz, maiatzaren 23rako ere deituta dago greba.
Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]
Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]
EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]
Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]
Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]