Gozatu plazer ukatua, zernahi gara!

  • Heterosexuala, zenbat aldiz entzun eta ipini dugu irakurketa ezberdinak egiteko hitz potoloen ondoan? Batzutan patriarkaturen aurretik edota normaren ondoan. Hala ere, kasu guztietan beste alde batera begiratu dugu, “hetero” misteriotsu hori zer edo nor demontre ote den jakiteko. Agian min ematen digu, patriarkatuaren aurretik jarri dugun “hetero” hori gu geu garela onartzea.


2017ko ekainaren 28an - 18:28

Heterosexualitateaz ari garenean ordea, ez gara jardun erotiko-afektibo konkretu baten inguruan ari (soilik), normaz ari gara. Heterosexualitatea erregimen politiko moduan ulertu behar dugu, eta nola ez, gure baitan dago, gure harremanetan, familian, praktika erotiko-afektiboetan, herriko tabernan, militantzian, koadrilan, janzkeran, estetikan, diskurtsoetan…

Heterosexuala gauza asko dira, kalea, parranda, ikurrina, bilerak… Sistema hau iraultzera goaz, hori argi, baina horretarako norma erasotu behar dugu, norma guztiak. Heterosexualitatearen mugetatik kanpo kokatzen diren bestelako identitate disidenteak eraiki behar ditugu. Hori, nola ez, hautu politiko bat da, pertsonala zein kolektiboa. Bai, heterosexuala ez izatea hautua bat da, izatea ere den moduan.

Muga horietatik kanpo kokatzen garen identitate ezberdinak ez gara beste subjektu anormal irrazionalak maitatzera kondenaturiko subjektuak bakarrik. Politikoak gara, disidenteak, arriskutsuak, errebeldeak, eroak eta promiskuoak, baita konprometituak eta militanteak ere.

Garaipenaren belaunaldia garela diogu, baina inguratzen gaituena ez ezik, gure gorputzak ere irauli behar ditugu horretarako Jolastu eta transformatu behar ditugu, mugak izerdiz umeldu, plazerrez lehertu eta nola ez, zirikatu, zirikatu eta zirikatu.

Inkomodatzera gatoz, baimen eta barkamenik eskatu gabe. Aske izateko jaio ginen, eta zernahi gara, beraz askatu gerria gazte, desheterosexualizatzera goaz eta.

Gozatu plazer ukatua, zernahi gara!

Bidali zure iritzi artikulua iritzia@argia.eus helbidera

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Eguneraketa berriak daude