Gaztetxea lortzeko bidean, formakuntza saioak antolatu dituzte Hendaiako gazteek

  • Hendaitz gazte asanbladak sei urte daramatza bere proiektuak aurrera eramateko espazio autogestionatu bat lortzeko borrokan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 13an - 11:16

"Gazteok toki bat behar dugu, espazio autogestionatu bat, gure artean ezagutu, eraiki eta bertan ikasteko leku bat". Ez da eskakizun berria. 2010ean hasi zuten borroka hori Hendaiako gazteek. Duela bi urte txosten bat aurkeztu zioten auzapezari, baina hark erantzun zien herriko etxeak ez duela gazteentzako lokalik. Azken hilabeteetan lanketa berezia egiten ari dira gazte gehiagok aldarriarekin bat egin eta herriko etxeari presioa egiteko. Elkarretaratzeak egin dituzte hilero, eta ahalduntze saioak antolatu dituzte hurrengo hilabeteetarako. Udan proiektu ezberdinak aurrera eramateko indarrak biltzen ari dira, eta horregatik azpimarratu dute garrantzia berezia duela antolatu dituzten hitzorduetan parte hartzeak. 

Larunbatean eman zioten hasiera saioei. Tolosako Gazte Asanbladako kideekin aritu ziren solasean, beraien esperientziatik ikasi nahian. Hurrengo hitzordua apirilaren 30ean izango da, 10:00etan Baleak elkartean Gure kabuz ala hil dokumentala aurkeztuko dute, eta lanaren egileekin solasean aritzeko tartea ere hartuko dute. Maiatzaren 7an, aldiz, Kortxoeneako kideak hartuko dituzte, eta ekainaren 4an okupazioak juridikoki izan litzakeen aukera eta ondorioez informatuko dira Hartzea Lopezen eskutik.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude