Bilbao Priden "dibertsioa eta aldarrikapena" bilduko dira, LGBT kolektiboaren eta aniztasunaren aldeko ekimen soziokulturala dela erakutsiz. Bilbo, hiriburu gayfriendly bihurtu nahi dute antolatzaileek lau eguneko egitarauarekin, "LGTB komunitatearentzat erreferentea izango den hirian".
Antolatzaileen mezua argia izan da: "Bilbo mailako Pride bat nahi dugu, bai, baina aldi berean hiriak eta pertsona guztiek Prideren alde egin behar dute". Horretarako, hiritarrei dei egin diete HarroBi batzordeko kideek Bilbao Priden parte hartzera.
Ekainaren 23tik 26ra arte, lau eguneko "punta-puntako egitarauarekin" gozatzeko aukera izango da. Guztira, 20 ekitaldi baino gehiago izango dira. 'Gay Pride' bilbotarraren erdigunea Marzana kaia izango da, izan ere, kontzertu eta ikuskizun gehienak bertan eskainiko dira. Honez gain, hiriko txoko ezberdinetan kale animazioak, ibilbide gastronomikoak, konferentziak eta sentsibilizazio kanpainak egingo dira, besteak beste.
Aurtengo nobedadeen artean, Ibaizabaleko uretan aniztasunaren alde egingo den 'Ur Parade' desfilea azpimarratu behar da. Kolorez apaindutako hainbat ontzi ibiliko dira ibaian zehar aniztasuna harrotasunez erakusten.
Bilboko Gay Harrotasuna 2016 - Egitaraua
Ekainak 23 osteguna
12:00 Kale dekorazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko alea).
12:00 Ibilbide gastronomikoaren hasiera (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko kalea).
19:00 Hitzaldia: Giza eskubideak eta LGBT kolektiboaren erronka berriak. La Bolsa (Pelota kalea 10).
20:00 Erakusketa: Udako gau bateko ametsa (Jujo Ortiz). Lamiak taberna.
20:00 – 21:00 Las tiendas más abiertas (La Salve garagardoaren eskutik).
22:30 Las Fellini + Unai Goikolea Dj (Badulake).
Ekainak 24 ostirala
18:00 Sentsibilizazio kanpaina - Bizkaisida (Alde Zaharra).
18:00 Kale animazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko kalea).
20:00 Les Alsborregach Dj (Martzana kaia).
21:00 Trabestien gala (Martzana kaia).
21:30 Ainhoa Cantalapiedra, Yogurinha Borova + Nenita Danger (Martzana kaia).
22:00 Ibai Sanchez Dj (Martzana kaia).
23:00 Tropical Party: Dubos Dj & Unai Goikolea Dj (La Ribera).
23:30 Asfhord Dj (Badulake).
Ekainak 25 larunbata
12:00 Kale animazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko Kalea).
18:00 UrParade – Aniztasunaren aldeko desfilea (Ibaizabal).
18:00 Paula Ezkerraren hitzaldia: Feminismo, trabajo sexual y estigma (7Katu gaztetxea).
20:00 Dubos Dj (Martzana kaia).
20:30 Takoien lasterketa (Martzana kaia).
21:00 Barei, Sandra Love, Las Fellini (Martzana kaia).
21:00 Cabaret (7Katu gaztetxea).
22:00 Unai Goikolea Dj (Martzana kaia).
22:00 Sexu eta genero askapen jaia (7Katu gaztetxea).
22:00 Pollote lasterketa + tarota (Gilda taberna).
23:00 Mr Korrala (La Korralda).
23:30 Funny Boys Djs (Badulake).
00:00 Kika Lorace + La Ogra (Sala Play).
Ekainak 26 igandea
13:00 Kaleko animazioa eta Ibilbide Gastronomikoaren amaiera (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko kalea).
18:00 Gaymer Harrotasuna. Mahai-jokoen zaleen LGBT topaketa Lamiak taberna.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.