Gaurko deitu du mundu mailako ekintza eguna Idle No More mugimenduak

  • Urtarrilaren 28rako deitu zuen Idle No More mugimenduak mundu mailako ekintza eguna. Hau da, gaurko. Beren webgunean irakur daiteke munduko hainbat hiritan protestak deituta daudela. Gehienak Kanadan bertan dira, 30etik gora. Ikusi egin beharko da zenbateko eragina izatea lortzen duten, eta hemendik aurrera mugimendua nola planteatzen jarraitzen duten.


2013ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jatorrizko herrien burujabetza ekintza.

Beren webgunean eskegitako oharrean adierazi dute Kanadako indigenek abiatutako mugimendu honen helburua kontzientziazioaren bitartez herri indigenak biziberritzea dela. Jatorrizko herrien burujabetza eta ingurumenarekiko babesa dira beren kezka iturri nagusiak. Theresa Spencek amaitu du gose greba, baina mugimenduak bere aldarrikapenei eusten die.

"Demokraziari, indigenen burujabetzari, giza eskubideei eta ingurumenaren babesari egindako erasoen aurkako protesta baketsua antolatu dugu urtarrilaren 28an. Kanadako legebiltzarkideak egun horretan itzuliko dira. Behetik jaiotako mugimendua da eta inongo erakunde politikok ez du hitz egiten Idle No More-en izenean. Herritik sortutako mugimendua da eta herriarentzat".

Protesta hauekin Kanadako gobernu kontserbadoreak lurra, ura eta indigenen subiranotasunarekin zerikusia duten hainbat legetan atzera egitea nahi dute.

 

Oharra: Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogean argitaratutakoa idatzia da.

Idle No More mugimenduaz informazio gehiago:

Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: 'Idle No More'. Taupadak blogean artikulua.

#idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri. Pello Zubiriaren erreportajea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-25 | ARGIA
Gazan lanean ari zen belgikar bat eta haren semea hil ditu Israelek, eta gatazka diplomatikoa indartu da

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude