"Gatazka sozialetarako" zerbitzu berezia eskaintzen hasi da Prosegur

  • Espainiar Estatuko segurtasun enpresa nagusiak ekintza politiko, sozial eta kulturalen berri ematen hasi da euren bezeroei La Directak jakinarazi duenez. Enpresak korreo bidez abisatzen die “gertakaria” manifestazioa, elkarretaratzea edo aurkezpena den, zein elkarte edo alderdi politikok hartuko duen parte eta euren ustez istiluak izateko arriskurik dagoen.


2015eko azaroaren 11n - 11:49
Prosegur-eko komertzialek abisuak bidaltzen dizkiete milaka enpresa, denda, zentro komertzial eta erakunderi.

Segurtasun abisuen proiektua izeneko banaketa zerrenda baten bidez Prosegur-eko komertzialek abisuak bidaltzen dizkiete milaka enpresa, denda, zentro komertzial eta erakunderi. Alarma hauek tokiaren, dataren eta motaren arabera sailkatzen dituzte, eta abisu berezi bat sortu dute “gatazka sozial” etiketarekin. Adibide bezala, Prosegur-ek abisu bat zabaldu zuen urriaren 27a baino lau egun lehenago Libre-Madrid plataformak epaiketa politikoen aurka Madrilen antolatutako ekitaldiaren harira.

Abisuan ekitaldiko kartela eta plataformak antolatutako ekintzen zerrenda txertatu zuten. Besteak beste, Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letren fakultatean, Atalara zentro sozialean edota aurrez egindako beste ekintzen berri eman zuten. Gainera, ekintza horietan parte hartu zuten alderdien zerrenda ere argitaratu zuten. “Amaiur, Esquerra Republicana de Cataluña, Bloque Nacionalista Gallego  eta Izquierda Castellana alderdien babesa izango du ekitaldiak”, zioen Prosegur-en abisuak.

Epaiketa politikoen aurkako ekitaldien harira egindako txostenean parte hartzaileen kopuruaren eta istiluak gertatzeko aukeren aurreikuspen bat ere eskaini zuten: “Ez ditugu baztertzen jende pilaketak, baina txikiak izango dira, izan ere kolektibo honek aurretik antolatu dituen ekitaldietan ehun bat pertsonak hartu dute parte”. Euskal Herritik joandako autobusen berri ere eman zuten: “Hala ere, parte hartzeak gora egin lezake plataformak Euskal Herritik  antolatu dituen autobusak direla eta”. Istiluak gertatzeko aukera gutxi zegoela zehazten zuen alarmak “parte hartze txikia” izango zelako eta ez zegoelako “aurrekaririk”.

Oinarrizko eskubideen aurka egin dezake zerbitzuak

Directak kontsultatuko iturri juridikoek azaldu dutenez, erakundeak eta elkarteak jomugan jarrita, adierazpen askatasuna eta elkartzeko eta manifestatzeko eskubidea urratu lezake ela Prosegur-en zerbitzuak. Gaineratu dute ez dagoela argi segurtasun enpresak aktibitate politiko legalekin lotura duen zein informazio mota biltzen duen, eta beraz, Datuen Babeserako Legearen ere urratzen dezakeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Eguneraketa berriak daude