Blokeak hamar urte zeramatzan hutsik baina abuztuan okupatu zuten: abenduaren 14an egin behar zuten inaugurazioa. Eraikinaren jabe Ensanche 21ek, ate irekien berri izan ostean, salaketa jarri du epaitegietan eta desalojatzeko agindua eman du epaileak. Udaltzaingoak hainbat gazte zauritu ditu.
Iragarri bezala, abenduaren 14an inauguratu behar zuten Gasteizko ‘Korre 127’ bloke okupatua. Ekitaldi sorpresa bat zuten bizilagunek eraikinean prest, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen esposaketekin batera.
Baina inaugurazioaren orduan, Udaltzaingoa agertu da bloke azpira, desalojo aginduarekin. Ensanche 21 elkarteak, ate irekien berri izaterakoan, salaketa bat jarri du aste honetan Gasteizko epaitegietan. Epaileak, orduan, “arriskua” aitzaki, blokea behin-behinean desalojatzeko agindua eman du. Gazteei eraikinetik jaisteko esan diete poliziek, baina hauek ukatu dira. Agindua ikusi ostean, bloketik atera dira: 24 ordu baino gutxiago dituzte objektu guztiak ateratzeko.
Orduek aurrera egin ahala, gero eta gazte gehiago hurbildu dira bloke okupatuko bizilagunei babesa ematera. Poliziei dagokienez, Udaltzaingoa egon da hasieran, baina 21:00ak aldera Ertzaintza agertu da. Gutxienez, zauritu bat dago -hatzamarra apurtu omen diote- eta poliziak gogor oldartu dira kaleko gazteen aurka. Borra bat ere hautsi dute gazte bat kolpatu dutenean.
Hilabeteetako lanak
Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak ‘Korre’ kaleko 127.blokea okupatu zuen. Abuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.
Blokeak hamar urte zeramatzan hutsik. Izan ere, 2008. urtean, ARICH (Agencia de Revitalizacion Integral del Casco Historico) enpresa sortu eta etxebizitza honen tankerako blokeak kudeatzen hasi zen. Hala ere, nahaspila urbanistiko ugari sortu zituen enpresa honek, eta egun, zorrak kitatu gabe ditu oraindik.
Etxebizitza honen desjabetze prozesua ulertzeko luze jo behar dugu atzera. ARICH enpresak, tutoretzapeko apartamentu batzuk sortu nahi zituen, baina ez zen inolako mugimendurik egon. Ezarritako datak igarota, proiektu honen eskumena Ensanche 21en eskuetara igaro zen eta 2012. urtean, arrazoi ekonomikoengatik, kudeaketa bertan behera geratu zen.
Adi egon!Korre 127ko etxean emantzipatutako gazteek babesa behar dute! pic.twitter.com/NRiVRV7SKq
— GES (@GESGasteiz) December 14, 2017
Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]
Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.