Eztitxu Sabarots, fruitu ekoizle Alduden

“Galde azkarra bada fruitu freskoetan, eta lan handia bada egiteko horri buruz”

  • Eztitxu Sabarotsek fruitu txikiak ekoizten ditu Aldudeko (Nafarroa Beherea) Alastainia etxaldean. Transformatu egiten du bere produkzio osoa eta "Mamiño" markarekin saltzen zuzenean. Eskaintza zabaltzearren, fruituen barietateak eta horiekin egin produktuak dibertsifikatu ditu.

Laborari
2015eko maiatzaren 19a
Eztitxu Sabarots Aldudeko Alastainia etxaldean. (Argazkia: Laborari)

Zure etxaldea presentatzen ahal diguzu?

Aldudeko Alastainia etxaldean instalatua naiz. Bederatzi hektara badira, 1,1 hektara fruitu arbolekin eta 0,4 hektara fruitu ttipiekin baliatzen ditut. Besteak pentzeak eta oihanak dira.

Familiako etxaldea da, aitatxi eta amatxirena. Amak atxiki du ardi zonbaitekin. Landazione batzuk eta fruitu ttipi zonbait eginak izan ziren bere denboran. Lan bat bazuen bertzalde. 2000an, ene aitak tranzformatze atelier kolektibo bat muntatu zuen herriko jende eta beste batzuekin. Ni, 2005an instalatua naiz, lan tokia ene gain hartu dut eta landazione berriak egin ditut.

Laborantxako BTS bat, “Gestion et protection de la nature”, segitu dut eta ondotik formakuntza bat animazioan lan egiteko. Lehenago, haurrekilan animatzaile gisa lan egiten nuen, natura eta bazterrak ezagutarazteko, Alduden. 2003an kanporatua izan nintzen eta bi aukera ziren, edo urrun joan lan hortan segitzeko edo beste zerbait atzeman hemen. Laborantxa diploma hori banuenez, instalatzeko aukera banuen eta xantza lurrak eta etxaldea izaiteko ere. Betidanik ari izan naiz kanpoko lanetan, behar nuen kanpoko lan bat eta maite nuen ere transformatze parte hori.

Instalatu eta, aste bateko formakuntza egin dut fruitu transformazioari buzuz, Floirac-erat joanez. Aitak formakuntza hori egin zuen eta oinarri batzuk eman dauzkit. Gero katzakan arizan naiz eta “sur le tas” ikasten dut.

Fruituak ekoizten dituzu…

Fruitu ttipietan zarzaidea, andere mahats beltza, andere mahats gorria, arabarba, masusa eta masuzaidea ekoizten ditut. Masuzaidea masusa eta zarzaidea gurutzaketatik sortu dutan fruitua da.

Fruituetan badira mertxikak, udareak, sagarrak, aranak, irasagarrak, pikoak, hurrak eta intxaurrak.

Liliak eta bihi basak lantzen ditut ere, akazia lorea, sabuka lorea eta aitañi lili lorea liliendako; bihi basetan, baxarana, otso laharra eta elorriaren fruitua. Landazioneak dibersifikatu ditut eta gehiago landatu. Lehen hor zena okupazione gisa zen, oinarri bat zen. Nik eremu eta kantitate minimo bat behar nuen hortarik bizitzeko. Fruitu ttipietan, bi-hiru urte behar dira lehen biltze onak egiteko, arbolekin luzeago da.

Ttuku ttuku arizan gira. Orain hasia naiz landazione berritzen. Fruitu ttipietan ekoizpen denbora laburra da, zuhaitzekilan luzeago da. Urte guziz lana bada belarra kudeatzeko, arbolak epaiteko… Biltzeetan, ene sasoina maiatzan hasiko da eta azaroa arte iraunen du. Dena eskuz bildua da. Ahal bezain tratamendu guti ezartzen dut, biologikoan ari direnen sistema aplikatzen dut tratamendu mailan nahiz eta biologikoan agiririk ez ukan. BLErekin ari naiz lanean, teknikoki lagundua izaiteko, formakuntzak segituz.

Natura berantago ateratzen da mendian, zer ondorio du fruitugintzan?

Mendian naiz bainan bertzalde erreka bazterrean eta ibar zolan. Arrisku handiena da horma. Hormak du ene lan denbora mugatzen. Kostarekin adibidez hiru-lau asteren diferentzia badut loratzeetan eta ondorioz fruitu biltzetan. Eguraldiak kondizionatzen du gure urtea.

Zuhauk transformatzen dituzu fruituak?

Dena transformatzen dut. Erreximentak, bahakiak, konpotak, ziropak, jelerak eta fruitu pastak proposatzen ditut. Fruitu idorrak lantzen hasi naiz. Azukre biologikoa baliatzen dut eta ez dut deuse gehitzen. Urte guzian transformatzen dut. Bakarrik naiz biltzeko eta transformatzeko, biltzearen parte bat hormagailuan sartzen dut. Horri esker fruitu nahasketak egiten ahal ditut, lan antolaketa ere errexten du.

Nun saltzen dituzu zure ekoizpenak?

“Mamiño” saltze markarekin direktoki saltzen ditut etxetik, Baigorriko eta kostaldeko merkatu batzuetan, Idokiko etxalde merkatuetan, saltegi ttipietan, ostatuetan. Idoki etxe ekoizpenen ziurtagiria badut ekoizten dituztan fruitu eta biltzen dituztan fruitu basa eta liliekin. Idokin sartu nintzen kontsumitzaileendako, kalitatearen erakusgarri baita, eta talde lan baten eramaiteko ere. Fresko saltzeko galdea badut bainan Alduden izan eta, urrun naiz merkatuetik.

Zure etxaldean formakuntzak antolatuak dira…

Idokik formakuntzak antolatzen ditu ene etxaldean, fruitu eta baratzeki transformatzeari buruz, lan toki egokia badutanez. Floirac-eko CFPPAtik formatzaile bat heldu da. Dener idekia da bainan laborariek eta Arrapitzen barne direnek lehentasuna dute. Formakuntza horren egitea gomendatzen dut. Segurtamen gehiago ekartzen du, fruituan ere araudiak baitira, Frantzian eta Europan diren normak… Hobe da xuxen partitzea. Fruitu ttipiekin eta fruituekin ez dira ber beharrak, ber teknikak, dena ikasi behar da, lortu. Ekoizpena eta transformaketa menperatu behar dira. Transformaketa hautua egin ala ez, salmenta ere menperatu behar da. Ene aktibitate bakarra da. Proiektu gehiago badira bizpahiru atelier desberdinekin: fruituak gehi hazkuntza, gehi baratzekiak. Konplementario izaiten ahal da hazkuntzarekin.

Nolako bilana egiten duzu zure instalazioaz geroztik?

Galdea bada, animalekoa, fruitu freskoetan, eta Ipar Euskal Herri mailan bada lan handia egiteko horri buruz. Orokorki ardi hazkuntzari lotua da hemengo laborantxa, ene gustuko dibersifikatze zabalagoa merexi luke. Ari da emeki emeki... Gero, etxalde buru ainitz erretretara joanen dira hemendik hamar urte barne eta zer izanen da gero? Bada lan bat eramaiteko etxalde horien geroari buruz. Hemen eta beste eskualde ainitzetan bada animaleko presioa lurrari buruz eta ahal bezain bat erne egon behar da lur hori ez dadin joan etxegintzarat, operazio imobilarioetarat, edo animaleko prezioetan.

Zer dira zure proiektuak?

Beti berritzen ari naiz. Entseguak egiten ditut beste fruitu mota berri batzuetan. Transformatze mailan ene eskaintza zabaltzeko proiektuetan ari naiz, ekoizpen desberdinak egiteko.

Kanal hauetan artxibatua: Laborantza  |  Aldude

Laborantza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-22 | Andrea Zubozki
Rockari kolpe bat buruan

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Festan Kaskezur taldeak emandako kontzertuaren kronika. Urtarrilaren 20an, Ainize Monjolosen.

Kaskezur taldearen hurrengo kontzertuak: urtarrilaren 27an Elizondon; otsailaren 16an Larrabetzun; otsailaren 17an Sopelan; otsailaren 23an Hondarribian; martxoaren 16an Bilbon; martxoaren 23an Gasteizen...


2018-01-21 | Agin Rezola
"Bertsolaritza lotzea sagardotegi edo taberna munduarekin, ez da txarra"

Apaizak ardoarekin lotzen diren bezalaxe lotzen dira bertsoa eta sagardoa. Bi mundu ezberdin, baina elkarri oso lotuta daudenak. Hanka bat mundu banatan du Unai Agirrek. Batetik, Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzaile gerentea da eta bestetik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu da. Orbita horretatik irten gabe bildu gara hernaniarrarekin.


2018-01-21 | Iñaki Sanz-Azkue
Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta kanpoko lupuluarekin egina. Euskal Herrian, ordea, sagardo lupuluduna edari arrotza da. Oraingoz.


2018-01-21 | Jon Torner Zabala
"Ezinbestekoa da sagastietan makinekin lan egin ahal izatea"

Sagardo Forum jardunaldietan “Sagarrondoaren egoera Euskal Herrian” hitzaldia eman du Sagarlan aholkularitza-enpresako teknikari Aitor Etxeandiak. Hurrengo egunean aurrez-aurre elkartu gara berarekin, Hernaniko solasaldian esandakoez gehiago sakondu aldera.
“Zuekin hitz egin eta gero sagasti bat begiratzera noa, lurra-eta zer moduzkoak diren ikustera”, kontatu digu. “Sagarrondo asko ari dira landatzen lehen ganaduarentzat ziren larreetan edota pinuek libre... [+]


2018-01-21 | Jon Torner Zabala
Natura eta historia batzen dituen ibilbidea

Sagardotegi-plana osa dezakeen proposamen bat ekarri dugu orriotara, Aiako natur parkearen mendebaldeko muturrean barneratzen den ibilbide zirkularra, zailtasun txikikoa eta nahikoa motza (3,7 km). Historian atzera egiteko parada izango dugu, bidean topatuko ditugun arta-mugarri eta trikuharrien altzoan oinez.


2018-01-16 | Euskal Irratiak
Protesta Kanboko laborantxa lur bat eraikigarri bilakatzekotan direlako: "Eraiki orde jatea hobe!"

Larunbateko Euskal Elkargoaren osoko bilkura permanentean, 210 hautetsi bildu dira Baionan. Eztabaidatu diren 34 punduen artean polemika gehien piztu duena Kanboko herriak aurkeztu duen PLU edo hirigintza planaren arramoldatze proiektua izan da.


2018-01-14 | Jakoba Errekondo
Möet & Chandon sagardoa

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko sagardoa zen. Xanpain aukera urria zenean aparteko sona zuen “Champagne” sormarkako Möet & Chandon izenekoak.

Bernardo Aurkia Lizarribar Leaburun jaiotakoa berroigeitaka urtetan aritu zen Saran... [+]


2018-01-03 | Jon Torner Zabala
Txotx irekierak 25 urte, eta hamalau bider kirolariak protagonista

Urtarrilaren 15ean egingo da txotx irekiera Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Aurtengoa 25. edizioa du Sagardo Berriaren Egunak, eta Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra izango da protagonista nagusia: Hark egingo du “Gure sagardo berria” oihu, lehen kupela irekitzean.


2017-12-31 | Garazi Zabaleta
Nekazaritza ekologikoa eskolan lantzeko jolas digitalak

Ecosegell izeneko proiektua jarri du martxan Kataluniako Nekazaritza Ekologikoko Produkzioaren Kontseiluak (CCPAE). Eskoletan nekazaritza ekologikoaren oinarriak eta elikagai ekologikoen etiketa moduak ikasteko hezkuntza-baliabide digitala da Ecosegell, 10-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua bereziki. Jolasen bidez gaiok lantzea eta gazteengandik gizartera zabaltzea du asmo proiektuak.

Ekimen berritzailea

Vida Sana elkartearekin batera sortu du kontseiluak proiektu pedagogikoa,... [+]


2017-12-14 | Laborari
"Erakutsi nahi dut etxalde tipi batean bizitzen ahal dela"

Gamere-Zihigan (Zuberoa) sortua, Benoit Tauzin gazteak hargintzan zeukan lanbidea utzi du Zalgizeko baserri bat bere gain hartzeko. Ardi hazkuntzan hasi da, neguan haranean mantendurik udan artaldea mendietako larretan edukitzeko. Laster euskal arrazako txerriekin ere hastekoa da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude