Frantziako lan kodearen aurkako fronte soziala zatituta

  • Frantziako Gobernuak lan kodea erreformatzeko erabili dituen ordenantzen aurkako mobilizazioak hasi dira goizon. Goizeko 10:30etan, Baionako Santa Ursula plazatik abiatuko da lehen manifestazioa.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2017ko irailaren 12a
Lan kodearen aurkako azkeneko manifestazioa Baionan. (Argazkia: Bob Edme).

Ipar Euskal Herrian antolatu berri den Fronte Soziala bultzaturiko indarrek –NPA, Aitzina, EH Bai, EELV, PCF, France Insoumise, LAB, CGT, Solidaires eta Indar Beltza– greba eta mobilizazioak deitu dituzte.

Alta bada, CFDT eta FO sindikatu handiek ez dute aurreko indarrek –CGT sindikatuaren jokamoldea bereziki– hautatu bidea urratuko. Beraz, gaurko ekitaldietan mobilizazio gaitasuna neurtuko da bereziki.

Egungo mobilizazioen inguruan dagoen “batasun eskasa” agerian dago berriz ere. Esaterako, Jean-Luc Mélenchon buru duen France Insoumisek irailaren 23rako deitu du Parisen mobilizatzea.    

Adierazgarria da Baionako gaurko mobilizazioetan Frantziako Alderdi Sozialista (PS) utzi duten Marie-Christine Aragon eta Mathieu Bergé kideen atxikimendua izatea, baita oraindik ere kide diren Sylviane Alaux diputatu ohia eta Sandrine Derville bertan egongo direla jakitea.   

Emmanuel Macron presidentearen aro berriaren lehen azterketa soziala abian da. Frantziako Gobernua zuzentzen duen Edouard Philippe lehen ministroaren estreinako indar-testa da. Manifestazio nagusia arratsaldeko lehen orduan (14:00etan) deitua da Parisen.  

Kanal honetan artxibatua: Frantziako Lan Erreforma

Frantziako Lan Erreforma kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-26 | Mikel Asurmendi
Garraiolarien greba-txanda, traba handia Macronen martxan

Irailean, hainbat greba, manifestaldi eta mobilizazio iragarrita zeuden Frantzian, eta langileria erantzuten ari da. Atzo, garraiolariek gogor egin zuten Lan Kodearen erreformaren aurka. Garraiolariek erregaien geltokietan ondorio latzak eragin litzakete.     


2017-09-24 | Juan Mari Arregi
"Munduko alferrok, batu zaitezte"

Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.


2017-09-21 | Mikel Asurmendi
Mugarik gabeko ekimenak Santiago zubian Lan kodearen aurkako protestetan

Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.


2017-09-21 | Mikel Asurmendi
Lan erreformaren aurkako mobilizazioek Hendaia eta Irun lotuko dituzte gaur goizean

Frantziako lehen ministroaren bisita iragarria bazen ere, Edouard Philippe ez da Hendaian izango. Haren ordez, estatu idazkari Julien Denormandie espero dute Herri txikien XX. Biltzarrean. Sindikatuek antolatutako mobilizazioek indarrean segitzen dute.


2017-09-13 | Mikel Asurmendi
Protestak Baionako eta Parisko karriketan, artean, Macron presidentea Antilletan

CGT sindikatuaren arabera 450.000 jende kaleratu da Frantzia osoan Lan kodearen erreformaren aurka, Barne ministerioak, berriz, 223.000 izan direla dio. Manifestariek Parisen 60.000 zirela zioten, poliziak berriz, 24.000. Baionan, berriz, 2.000 eta 4.000 artean izan ziren. Zenbakien eta irudien "gerra" nagusitu da lan erreformaren aurakako lehen ekinaldian. 


2016-09-15 | ARGIA
Iraila hemen da, lan erreformaren kontrako protestak ere bai

“Irailean elkar ikusiko dugu”. Halaxe abisatu diote abuztu sargorian behin baina gehiagotan sindikatu eta norbanakoek Frantziako errepublikako presidente Hollanderi. Iraila hemen da, eta hamabost bete dituenean, kurtso berriko lehen mobilizazio handia egingo dute hamaika hiritan Lan Legea indargabetzea eskatzeko. Baionan manifestazioa deitu du Jusqu’au retrait kolektiboak.


Frantziako Gobernuak dekretu bidez onartu du Lan Erreforma, mobilizazio artean

Eztabaidarik eta botoa emateko aukerarik ez da izan Frantziako Asanblada Nazionalean. Manuel Valls Frantziako Lehen Ministroak uztailaren 5ean Lan Erreforma dekretu bidez onartuko dela adierazi du. Maiatzean ere bide hau erabili zuen Alderdi Sozialistak, lehenengo irakurketan legea onartzeko.


Jendetza bildu da Parisko Bastilla plazan, lan erreformaren aurkako protestan

Antolatzaileen arabera, 55.000 lagun bildu dira, eta 200.000tik gora Frantzia osoan. Poliziak 30 lagun atxilotu ditu manifestazioaren aurretik.


Claude Larrieu gogoan izan dute lan erreformaren kontrakoek Baionan

Mendi istripuz larunbatean hil zen Jusqu’au Retrait kolektiboko kide eta NPAko militanteari omenaldia egin diote San Izpirituko zubian.


2016-06-27 | ARGIA
Frantziako sindikatuen astearteko manifestazioa baimendu egin du poliziak

Frantziako poliziak baimendu egin du sindikatuek lan erreformaren aurka Parisen deitu duten manifestazioa. Astearte arratsaldean bozkatuko du Senatuak gobernu sozialistak aurkeztutako lege proiektuaren inguruan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude