Eusko Legebiltzarrak ez du Kataluniako Errepublika aitortu

  • Kataluniako Errepublika onartzeko EH Bilduren proposamena ez da aurrera atera Eusko Legebiltzarrean. EAJren zuzenketa onartu du EH Bilduk.


2017ko azaroaren 17an - 12:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joseba Egibar (2015-07-31): “Eusko Legebiltzarra izango da lehenengo ganbera aitortzen Kataluniaren independentzia izaera”. Adierazpen hauek egin zituen Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariak Berria egunkarian duela pare bat urte. Ez da halakorik gertatu atzo parlamentuan ordea.

EH Bilduk Kataluniako Errepublika onartzeko proposamena aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. Proposamena ordea ez zen aurrera atera. Elkarrekin Podemos, PSE eta PPk aurka bozkatu zuten eta EAJ abstenitu egin zen.

Ondoren, EH Bilduk EAJren zuzenketaren alde bozkatu eta proposamena aurrera atera zen. Zuzenketa horretan ez da esplizituki Kataluniako Errepublika onartzen, hala ere, “Catalunyaren burujabetasuna eta prozedura eratzaileari buruz hartutako erabakiak, errespetatzen eta laguntzen” ditu testuak. Horrez gain 155. artikulua baliatuz hartutako “salbuespenezko neurriak” errefusatzen ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude