EAJ garaile nabarmena Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Zuzeneko jarraipena
  • Eusko Legebiltzar berria hautatuko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek. Orotara 1,8 milioi herritar daude hauteskundeetara deituta. Parte hartzea 3 puntu jaitsi da 17:00etarako, Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera.

Nori eragingo dio abstentzioak gehien?
Itxi dituzte bozkalekuak

20:00ak dira eta itxi dituzte bozkalekuak. Orain sondeoen emaitzak jasoko ditugu.

17:00etako parte hartze datuak: 2,8 puntu baxuagoa

17:00etako datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Hautesleen %44k eman du botoa, orain lau urte baino 2,8 puntu gutxiago. Lurraldeka, Arabako parte hartzea %42,48 (2012an %45,03), Bizkaian %44.86 (2012an %47,94) eta Gipuzkoan %44,46 (2012an %46,97).

Parte hartzeak gora egin du apur bat

Parte hartze datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak: 12:00etan %15,4ak eman du botoa, 2012an %14,7ak zuen emana ordu horretan.

Araban %13,92ko parte hartzea (lurralde bakarra izan da jaitsi egin dena, %0,32 gutxiago), Bizkaian %14,51 (%0,59 gehiago) eta Gipuzkoan %17,53 (%1,11 gehiago).

Markarik altuena 2001ean lortu zen, ordu horretan %22,01eko parte-hartzearekin.


Eguneraketa berriak daude