Ehunka film eta serieren euskarazko azpitituluak askatu ditu Jaurlaritzak

  • Bere garaian Canal Plus telebistarekin sinatutako akordioari esker, hainbat azpititulu euskaraz plataforma horretan egotea finantziatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hitzarmenaren ondorioetako bat zen, iragarri zen bezala, azpidatziak jabetza publikokoak izango zirela epe baten amaiera. Eta halaxe gertatu da, Open Data Euskadi atariaren bidez askatu ditu azpidatziak Eusko Jaurlaritzak.


2017ko otsailaren 03an - 09:42

279 filmeko zerrenda luze bat dago. Horien artean, besteak beste, Her, telebista emamanldi batetik ateratako irudiarekin artikulu hau ilustratzen duen filma. Telesailen atala heterogeneoagoa da. Ez dago denboraldi anitzeko telesail osorik, egia esanda. Guk zerrenda hau atera dugu:

    • 1992 - miniserie osoa
    • FARGO - 2. denboraldia
    • GAME OF THRONES - 5. denboraldia bakarrik
    • GIRLS - 4 denboraldia
    • GOTHAM - 2. denboraldia
    • HAPPY VALLEY - 2. denboraldia
    • HOUSE OF CARDS - 3. denboraldia
    • LOOKING -2. denboraldia
    • MAD MEN - 7. denboraldiaren bigarren partea bakarrik
    • MASTERS OF SEX - 3,.denboraldia
    • ORANGE IS THE NEW BLACK - 3. denboraldia
    • Ray Donovan - - 3. denboraldia
    • SHOW ME A HERO - miniserie osoa
    • SILICON VALLEY - 2. denboraldia
    • THE BLACKLIST - 2. eta 3. denboraldiak
    • THE BRINK - miniserie osoa
    • THE CASUAL VACANCY - miniserie osoa
    • THE KNICK - 2. denboraldia
    • THE LEFTOVERS - 2. denboraldia
    • THE NEWSROOM - 3. denboraldia
    • TRUE DETECTIVE - 2. denboraldia
    • VERSAILLES - 1. denboraldia

Azpidatziak Creative Commons-BY lizentzia batekin askatu dira. Hau da, libreki berrerabili daitezke, aitortza eginez jatorriari. Eta izatez, azpidatzi fitxategi guztietan dago Jaurlaritzaren babesarekin itzuli direlako aipua. Honek esan nahi du, beste telebista edo streaming zerbitzu batzuek (HBO, Netflix, Filmin eta halakoek) berrerabili ditzaketela azpidatziok beren plataformetan, nahi balute.

Canal Plus delakoa desagertu egin da hitzarmen hau egin zenetik. Orain Movistar Plus deitzen da, baina bere plataformetan azpidatzi hauek eskaintzen dituzte oraindik. 2016ra arteko hitzarmena zen bere garaian sinatu zena, eta azpidatziak askatzeko konpromisoa filmak eman eta urtebetera zen. Hortaz, uste dugu orain arte askatu direnak 2015a artekoak direla, eta 2016an zehar Movistarren emandako beste hainbat azpìdatzi urtebete barru askatuko dituztela.

Azpitituluak.com-etik poz handiz hartu dugu albiste hau. Azpidatziak geure katalogora igoko ditugu, pixkanaka, jatorria aitortuz, eta fitxa bat eta sinkronizazioen berri gehituz. Bakarrik geratzen zaigu zalantzatxo bat... Canal Plus-eko azpidatziak askatu badituzte, zer gertatzen da ETBrentzako egindakoekin?

Inork erantzungo digu?

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


2024-05-07 | Hala Bedi
Gaza eta Zulueta, Gasteizko Orbain kultur elkartearen maiatzeko dokumental zikloan

 Maiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin.


Josu Martinez: “Interesgarriena Mirande gozatzea da, berarekin ados egon behar izan gabe”

Ostegun arratsalde honetan Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala ikusgai izango dute Ziburun, Baltsan elkartean 18:30etan. Josu Martinez zuzendaria ere bertan izango da solaserako. Ziburuko Azokaldiaren egitarauaren barnean, aurten lehenbiziz kultur ekitaldiak egingo... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Eguneraketa berriak daude