Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute komunikazio zientzietako hainbat ikaslek

  • Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.  


2016ko abenduaren 01an - 12:08

Euskararen Egunaren harira, “Bihotzetik Bihortzetara” deituriko publizitate kanpaina jarri dute martxan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko lehenengo mailako hainbat ikaslek. Helburua euskararen erabilera areagotzea dela azaldu dute arduradunek.

Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte ostiralerako. “Mannequin Challenge” bat egingo dute EHUko Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan, eta eurek sortutako abestia egongo da entzungai. Ondoren, prentsaurrekoa emango dute bertan elkartuko diren guztientzat. Eta amaitzeko, momentuan bertan ezagutzera emango duten jarduera egingo dute.

Ekitaldietan parte hartzeko eta euskara erabiltzeko deia luzatu diete euskaldun guztiei. Prestatutako jardueren berri emango dute Twitter (@BihotzBiHortz), Instagram (bihotzbihortz) eta Facebook (Bihotzetik Bi-hortzetara) bitartez.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen Nazioarteko Eguna
Doakotasuna, Hezkuntza Legea, ofizialtasuna edo arlo digitala arretagune Euskararen Egunean

Gaitu kanpainarekin bat egiteko deialdia egin du lehendakari Iñigo Urkulluk, ahots gehiago badaude "material zabalagoa" izango delako sarean. Bestalde, EH Bildu eta EH Baik adierazi dute Hezkuntza Legean hizkuntza politika mantentzen bada “galdu”... [+]


2020-12-04 | Euskal Irratiak
Ortzaize herriko kontseiluak 15 egunez bilkurak eta komunikazio osoa euskara hutsean egin ditu

Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta... [+]


2019-11-28 | Arabako Alea
Zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an?

1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.


Eguneraketa berriak daude