Euskaltzaindiaren funtzioari buruzko eztabaida, dimisio iturri

  • Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak dimisioa eman zuen abenduaren 3an eta hurrengo egunean jakin da Hiztegi Batuaz arduratzen den Ibon Sarasolak ere kargua uztea erabaki duela elkartasunez.


2013ko abenduaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ibon Sarasolak Hiztegi Batuko ardura utziko du (argazkia: Irutxuloko Hitza).

Urak ez datoz bare Euskaltzaindian, atzo Sarasolak bere erabakia azaltzeko Euskadi Irratiari eskaini zion elkarrizketatik ondorioztatzen denez.

Gramatika Batzordeak aurkeztutako lan egitasmoa dago eztabaidaren abiapuntuan. Berrian Garikoitz Goikoetxea kazetariak azaldu duenez, proiektu horri ohar bat egin zion euskaltzain batek, “gramatika erabilgarriago bat” egin beharko litzatekeela esanez eta adierazpen horren ildoko erabakia hartu du Euskaltzaindiak. 

EITB.com webguneak ere norabide bera seinalatu du dimisioa eman dutenetako baten hitzak jasoz, Pello Salabururenak: azaldu duenez, Gramatika Batzordeak zazpi liburuko proiektua aurkeztu zuen eta Euskaltzaindiak hirutan utzi nahi du.

Dena den, egitasmo zehatz horretatik harago, badirudi Euskaltzaindiaren zereginaz iritzi diferenteak daudela akademian. Sarasolak Berrian emandako azalpenen arabera, euskaltzainen artean badira, batetik, akademiaren zeregin arau-emailea lehenesten dutenak eta, bestetik, Hiztegi Batuko arduradun ohiaren arabera “euskaltzaleen elkarte” bihurtu nahi dutenak.

Abenduaren 20an aztertuko ditu Euskaltzaindiak dimisioak eta momentuz zuzendaritzak ez du adierazpen ofizialik egin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltzaindia
2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Elena Martínez de Madina. Egiazko izenen bila
"Toponimia aberastasun ikaragarria dugu Araban eta zer gutxi errespetatzen den!"

Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]


2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude