Euskal Selekzioaren gabonetako partida jokatuko da larunbatean

  • Egitarau bete betea egin dute aurtengoan ere Esaiteko kideek ofizialtasuna lortzeko bidean.Partiduaz gain hainbat ekitaldi desberdin izango baitira Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldi Nazionala arratsaldeko 6tan izango da Gasca kiroldegian.


2012ko abenduaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal Herria - Bolivia izango da partidua.

Eguerdian hasi eta goizaldera arte giro ezin hobea izan dadin ekitaldi mordoa antolatu dute. Egun osoan zehar egongo dira puzgarriak, txoznak, kontzertuak Gasca kiroldegian.

Futbolaz aparte Atano III.ean pilota partidua ikusteko parada izango da. Mendizabal I. eta Goñi III.a Koka eta Eulateren aurka, sarrera dohainik izango da. Horrez gain arratsaldeko lauretatik aurrera hainbat ekitaldi izango dira, esaterako Irrien Lagunak arratsaldeko lauretan eta bostetan Boulevardetik irtenda kalejira.

Ekitaldi Nazionalaren ostean futbol partida izango da. Dagoeneko badakigu Euskal Herriko zein jokalarik egingo dieten aurre Boliviakoei. Athletiketik, Iraizoz, Iraola, Amorebieta Susaeta, Ibai Gomez, Aurtenetxe, Toquero eta Aduriz. Errealetik Zubikarai, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Prieto, Illarramendi eta Agirretxe. Osasunatik Oier Sanjurjo eta Kike Sola izango dira. Balentziaga, Mikel Rico, Barkero, Beñat eta Xabi Alonso ere bertan izango dira.

Futbola amaitu ostean Kontzertuak izango dira goizeko 2ak arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


Eguneraketa berriak daude