Egitarau bete betea egin dute aurtengoan ere Esaiteko kideek ofizialtasuna lortzeko bidean.Partiduaz gain hainbat ekitaldi desberdin izango baitira Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldi Nazionala arratsaldeko 6tan izango da Gasca kiroldegian.
Eguerdian hasi eta goizaldera arte giro ezin hobea izan dadin ekitaldi mordoa antolatu dute. Egun osoan zehar egongo dira puzgarriak, txoznak, kontzertuak Gasca kiroldegian.
Futbolaz aparte Atano III.ean pilota partidua ikusteko parada izango da. Mendizabal I. eta Goñi III.a Koka eta Eulateren aurka, sarrera dohainik izango da. Horrez gain arratsaldeko lauretatik aurrera hainbat ekitaldi izango dira, esaterako Irrien Lagunak arratsaldeko lauretan eta bostetan Boulevardetik irtenda kalejira.
Ekitaldi Nazionalaren ostean futbol partida izango da. Dagoeneko badakigu Euskal Herriko zein jokalarik egingo dieten aurre Boliviakoei. Athletiketik, Iraizoz, Iraola, Amorebieta Susaeta, Ibai Gomez, Aurtenetxe, Toquero eta Aduriz. Errealetik Zubikarai, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Prieto, Illarramendi eta Agirretxe. Osasunatik Oier Sanjurjo eta Kike Sola izango dira. Balentziaga, Mikel Rico, Barkero, Beñat eta Xabi Alonso ere bertan izango dira.
Futbola amaitu ostean Kontzertuak izango dira goizeko 2ak arte.