Etxegabetze bat geldiarazi dute Arrotxapean

  • Bankiarena den Iruñeko Arrotxapea auzoko etxea husteko agindua emanda zegoen ostiral goizerako, baina geldiaraztea lortu dute. Mounira eta bere sei eta hamar urteko bi alabak kalean geratzeko arriskuaren aurrean protesta eta babesa emateko deialdiak egin dituzte Hipotekak Eragindako Plataformako kideek. Bi hilabeteko luzapena eman diote.


2017ko ekainaren 23an - 11:44
Ostiralean goizeko 08:00etarako jendea bildu da Mounirari babesa eman eta etxegabetzea gelditzeko (argazkia: ahotsa.info).

Beste etxe batetik bidali zuten familia 2016an, baina momentu horretan ez zuenez bi urteko erresidentzia-agiririk ezin izan zuen gizarte zerbitzuek eskaintzen dituzten etxeetakoren batean sartu. Plataformara gerturatu zen orduan. 2016an 'Obra Sozial' deitutako kanpaina jarri zuten martxan, eta hutsik zeuden eta bankuenak ziren etxeak erabilpen sozialerako okupatu zituzten. Horietako etxe bat da gaur Mounira bizi dena.

Ikusi argazkiak (ahotsa.info):


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude