Bankiarena den Iruñeko Arrotxapea auzoko etxea husteko agindua emanda zegoen ostiral goizerako, baina geldiaraztea lortu dute. Mounira eta bere sei eta hamar urteko bi alabak kalean geratzeko arriskuaren aurrean protesta eta babesa emateko deialdiak egin dituzte Hipotekak Eragindako Plataformako kideek. Bi hilabeteko luzapena eman diote.
Beste etxe batetik bidali zuten familia 2016an, baina momentu horretan ez zuenez bi urteko erresidentzia-agiririk ezin izan zuen gizarte zerbitzuek eskaintzen dituzten etxeetakoren batean sartu. Plataformara gerturatu zen orduan. 2016an 'Obra Sozial' deitutako kanpaina jarri zuten martxan, eta hutsik zeuden eta bankuenak ziren etxeak erabilpen sozialerako okupatu zituzten. Horietako etxe bat da gaur Mounira bizi dena.
Ikusi argazkiak (ahotsa.info):