Espainiako Gobernuak dispertsioarekin jarraituko du presoek “EPPKren dogmei” eusten dieten bitartean

  • Espainiako Estatu Segurtasun idazkari Francisco Martinezek euskal preso politikoen kolektiboari erantzun dio esanez “zorroztasun osoz” ezarriko duela legea.


2015eko uztailaren 03an - 12:27
Francisco Martinez. Espainiako Barne Ministerioko Estatu Segurtasun Idazkaria (arg.: RNE)

Radio Nacional de Españan elkarrizketa izan du Martinezek. Kazetari batek presoen “azken komunikatuaz” galdetu dio –ARGIAn argitaratuko elkarrizketaz, alegia–.

Estatu Segurtasun idazkariaren ustez ETAk eragozten die presoei “gure ordenamendu juridikoak argi eta garbi azaltzen dituen pausoak eman eta beste espetxe egoera batean egotea”.

Martinezek esan du presoek pauso horiek ematen ez dituzten bitartean legedi penala “osotasunez” aplikatuko dietela, baita “ETAren kontrako borrokan efikazak izan diren beste erreminta batzuk ere, dispertsio politika esaterako”.

 “Pauso polizial garrantzitsu” moduan deskribatu dituen azken sarekadak gogorarazi ditu Espainiako Barne Ministerioko ordezkariak. Bere ustez, abokatuen kontrako operazioaren ondoren presoak “presio horretatik liberatu” beharko lirateke, baina  ohartarazi du legea zorroztasun osoz ezarriko dutela “EPPKren eta talde terroristaren dogmei eusten dieten bitartean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Eguneraketa berriak daude