Errepublika katalana versus Monarkia espainola

  • Kataluniak Frantziako hedabideen arreta bereganatu du azken asteon, eta in crescendo doa. 1981eko Tejerazo-tik ez zen tamainako oihartzunik izan Frantziako Errepublikan. 40 urte behar izan dira, Espainiako arazo politiko batek lehen planoa bereganatu ahal izateko.


2017ko urriaren 05an - 08:38
'Libération' egunkariaren azala ostegun honetan: Kataluniakoa azken 40 urteetan baino hizketagai gehiago ari da ematen Frantziako medioetan egun gutxian.

Frantziar telebista kate nagusietako batek iluntzeko 21:00etan zabaldu zuen bart Carles Puigdemonten agerraldia. Felipe VI. monarkarenak baino luzeago jo zuen sortze bidean ari den Kataluniako Errepublikako presidentearen diskurtsoak.

Frantziako analista politikoak adi zituen, eta “errepublikarraren” norgehiagoka “erregearena” gainetik jarri dute. Hots, azken aste hauetako xake partida ikus-entzunezkoetan jokatzen ari da.

Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua eta Independentziaren Aldeko Deklarazioa gerta daitezke egun hauetan. Analisten ustez, Carles Puigdemont abilki  ari jokatzen egunez egun bizitzen ari diren gertakariekin.  

Espainiar poliziak igandean izandako jokamoldearen, astearteko mobilizazioen –lan-geldialdiak barne–  eta Felipe VI. Erregearen agerraldiaren ostean, Puigdemont-ek estatu buru baten maila erakutsi du, Espainiakoaren gainetik aise gorago.

Analistei ongi ulertzera, Frantziako Errepublikako agintariek –frantziarrek azken errege Luis XVI.a gillotinatu zuten 1792an– Espainiako Monarkia hobesten dute Kataluniako Errepublikaern aldean. Frantziako iritzi publikoa ere antzeko parametroetan mugitzen da. Ezkerreko Benoît Hamon eta Jean-Luc Melénchonen adierazpen herabe batzuk kenduta, Espainiaren aldekotasuna nabaritu da oro gainetik.  

Edonola dela ere, Katalunia, oraindik ere, Europako arazo “erregionalista” da. Europar Batasunak ez du esku hartu nahi. Frantziako hedabide eta egunkarietako analistek Euskal Autonomia Erkide “erregionalista”-ko  Iñigo Urkullu presidentea jo dute aferaren bitartekaritzat. Ez bakarra, Elizak ere, Kataluniakoak eta Espainiakoak, berezko rola joka dezake.

Carles Puigdemont estatu buru baten gisara jokatzen hasi dela antzeman da azken orduetan. Galdera da: errepublikarrak nagusi al dira Kataluniako Gorven eta Parlament-ean? ERC eta CUP alderdien jarrerak nolakoen arabera prozesuak hona edo hara eginen du.

Edonola ere, azken bi asteetan Katalunian izandako “xake partidaren” mugimenduek lau hamarkadan baino “zarata” gehiago eragin dute Europako solastoki politikoetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude