Erabilera bakarreko plastikozko produktuak debekatuko ditu Bruselak

  • Plastikozko platerak, edalontziak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak, lastotxoak, eta bestelako erabilera bakarreko produktuak debekatuko ditu 2025etik aurrera Europar Batzordeak astelehenean onartutako zuzentarauak.


2018ko maiatzaren 29an - 12:26
Plastikoak itsasoko zaborraren %85 osatzen du

Bruselatik esan dutenez, neurri berriak erdira murriztuko du egun itsasoa gehien kutsatzen duten plastikozko hamar produktuen erabilera. Produktu hauek guztiak erabilera bakarrekoak dira, eta aurrerantzean material jasangarriekin ekoiztu beharko dira.

Zuzentaraua praktikan jartzeak 22.000 milioi euroko kostua izango du 2030ean. Neurriak CO2ren isuria ere murriztuko duela kalkulatu dute, 3,4 milioi tonatan.

Plastikoak itsasoko zaborraren %85 osatzen du, Europar Batzordearen datuen arabera. Gainera, era horretako zabor kopurua hazten ari da, poluzioa eragiteaz gain itsasoko fauna kutsatuz.

Bruselak esan du plastikoaren debekuak eragin ekonomiko “oso onuragarria” izango duela Europan: “30.000 enplegu baino gehiago sor daitezke”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.


Eguneraketa berriak daude