Ekonomia solidarioaren kongresua Bilbon: "Iritsi da hedatzeko ordua"

  • Azaroaren 10etik 12ra ekonomia sozial solidarioaren bueltan dabiltzan eragileek eredu kapitalistaren aurrean dauden alternatibak aztertuko dituzte, gurean gero eta esangura eraldatzaileagoa hartzen ari den sare honetan.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2016ko azaroaren 10a

REAS-Euskadi sareak antolatuta Ekonomia Sozial Solidarioaren II. Kongresua egiten ari dira Bilboko Bizkaia Aretoan, Ekonomia eraldatzeko garaia da! lelopean. Esparru ekonomiko horretan dabiltzan eragile, elkarte eta sareak indartzeko “funtsezko” ekitaldia dela azaldu dute.

Hiru egunez mintegiak, esperientzien kontakizunak eta hitzaldiak izango dira nonahi (egitaraua). Europan ekonomia sozialaren arloan prestigio handienetakoa duen Jean Louis Laville katedradunak hitz egingo du esaterako,Parisko CNAMeko eta Karl Polanyi institutuko kidea. Eta Hego Amerikako, bereziki Ekuadorreko, buen vivir kontzeptuan sakondu duen Magdalena León ere ariko da, besteak beste.

Kongresuan ekonomia sozial solidarioak etorkizunean izan beharko lituzkeen ardatzak zehazteko saioa egingo da: feminismoa, ondasun komunak, inklusibitatea, trantsizio energetikoa…

Ekonomia solidarioa, artatze zerbitzuetatik harago, esangura gero eta eraldatzaileagoa ari da hartzen gurean, ez da kasualitatea aurtengo kongresuaren helburuetako bat izatea “sistema kapitalistaren aurrean alternatiba errealak bilatzea”.

Ekitaldiak sare sozialetan jarraitzeko #ESSkongresua traola ari dira erabiltzen.

Kanal hauetan artxibatua: Ekonomia soziala  |  Ekonomia solidarioa

Ekonomia soziala kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-11 | Miren Osa Galdona
Europako Batzordea ekonomia soziala indartzeko prest dago

Ekonomia soziala pixkanaka irabazten ari den pisua ikusta, hura sendotzeko baliabideak jarriko ditu Europako Batzordeak.


Hats berri bat txosna-gunearentzat

Hona laburrean, jaietako txosnen historia: “Esparru alternatiboa zena asimilatu eta bertan gatibaturik, kudeatzaile bihurtu gara”. Elkarte eta mugimenduei lotuta, esparru alternatiboa izateko sortu ziren bere garaian jaietan txosnak. Taldeen urteko jardunak finantzatzeko, jendea bildu eta festetan ideia desberdinen arnasa-gune izateko. Denboraren ondorioz ordea, ilusio faltagatik edo betikoaren errepikapenean galduta, txosna eredua berritzearen beharra nabarmendu da gure... [+]


2017-09-28 | Xalba Ramirez
'Basque Country' markak bultzatzen duen eredu neoliberala salatu dute GKEek

EAEko GKEen koordinadorak salatu du “Basque Country” nazioarteko markak ez duela inolako irizpide sozial, laboral edo ekologikorik jarraitzen, “soilik tekniko-enpresarialak direnak”.


2017-09-07 | OlatuKoop sarea
Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen manifestuari atxikimendua

Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako kide eta kooperatibistek manifestua kaleratu dute datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira. OlatuKoopeko kideok gure babes eta elkartasun interkooperatibista adierazi nahi diegu, eta manifestuarekin bat egiten dugula jakinarazi.


2017-08-28 | Hiru Damatxo
Nola esplikatu izebari zer den Ekonomia Sozial Eraldatzailea?
MULTIMEDIA - erreportajea

KoopFabrikako ikasleek badakite nola. Hori eta gauza interesgarri gehiago kontatzen dituzte bideo honetan.


2017-08-24 | Hiru Damatxo
Sants, kooperatiben auzoa
MULTIMEDIA - erreportajea

Bartzelonako Sants auzoan sortzen ari den mugimendu kooperatiboa gertutik ezagutzeko, protagonista batzuen hitzak bildu dituzte.


Autoantolaketa

Gehien interesatzen zaizkidan pertsona eta antolakundeak behekoen, langile klaseen, pertsona esplotatuen autoantolakuntzaz ari dira hitz egiten. Eta ados nago.


2017-07-03 | OlatuKoop sarea
Oparotasuna denontzat

Uztailaren 1ean, kooperatiben nazioarteko eguna den honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, kooperatibek duten eraldaketarako indarra aldarrikatu eta denekin ospatu nahi dugu. Kooperatibismo eraldatzailea osatzen dugun guztiokin, baina baita kooperatibak existitzea posible egiten duten komunitate eta jendartearekin.


Kooperatibak lurraldearen defentsarako lanabes

“Maseual identitatea bizitzeko modu bat da, sentitzeko modu bat, jokatzeko modu bat, nire bizitza da”. Horrela definitu du Maria Luisa Albórezek Tosepan Titataniske kooperatiben elkartea. 40 urteko ibilbidea duen mugimendua da Tosepan, kooperatibismoa, maseual identitatea eta lurraren defentsa oinarri dituena.


2017-06-11 | Lander Arretxea
Babes ekonomikoa eta askoz gehiago

Ez dira pauso asko behar komunitate autofinantzatu bat sortzeko: taldea elkartu, aurrezkiak kutxa komun batean bildu, eta elkarri maileguak emateko baldintzak adostu. Hala lortu du Penedeseko (Herrialde Katalanak) emakume talde batek sostengu ekonomikoa eta babesa ematen dien proiektua sortzea. Hori guztia, ohiko bankuen moldeak iraulita eta konfiantzan oinarrituta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude