Ehiztariak eta animalien eskubideen aldekoak kalera aterako dira igandean

  • Espainiako Estatuko ehiza federaziek manifestazioa deitu dute Estatuko 50 hiritan domekarako, ehiza “bizimodu” gisa defendatzeko. Hego Euskal herriko ehiza elkarteek bat egin dute deialdiarekin eta manifestazioak antolatu dituzte domekan Donostian eta Bilbon. Honi erantzunez, Askekintza talde antiespezistak animalien bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du igande arratsaldean Donostian.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko apirilaren 13a
Irudia: Goiena

Euskadin ehiza bai! leloa zabaldu dute ehiztariek igandeko manifestaziorako. Donostian Easo plazatik aterako da, eguerdiko 12:00etan, eta Bilbon Arriaga plazatik aterako dira, ordu berean. Talde animalisten “presioa” salatu eta euren jarduna errespetatzea eskatuko dute. Era berean, Ulian ehizatzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

Gipuzkoako Ehiza Federazioak Euskal Herri osoko kolektiboei zabaldu die deialdia, eta momentuz 20 doako autobus antolatu dituztela jakinarazi dute. Hego Euskal Herrian 90.000 pertsonak daukate ehizatzeko lizentzia.

Antolatzaileek “euren aurka manifestatzen direnei” erakutsi nahi diete “milaka” direla ehizaren “afizioa defendatzera” kalera aterako direnak: “Izan ere, ehiza etikoa, jasangarria eta arautua oreka ekologikoaren oraina eta etorkizuna da eta ehiztariak gara ingurumena zaindu eta babesteko lehenak”.

Euskadi Irratian, Gipuzkoako Federazioko ordezkariak animalien eskubideen alde egitea hiritartasunarekin lotu zuen, esanez hiritarrek ez dutela ulertzen “herrietako bizimodua, ohiturak eta zaletasunak”.

“Gure aisiarekiko alternatibak behar ditugu ehiztariok, gure afizioa egiten jarraitzeko ehiza egiteko aukera ez dagoen garaietan”, aldarrikatu dute ehiza federazioetatik. Bestalde, auto istripuak ekiditeko daukaten ahalmena azpimarratu nahi izan dute: “Animaliek eragindako istripuen %70a espezie zinegetikoek —ehizatzeko baimena dutenak— eragindakoak dira. beraz, ehiza da animalia horien poblazioak kudeatzeko eta kotxe istripuak gutxitzeko alternatiba”.

Manifestazio antiespezista

Igandean bertan, Askekintza talde antiespezistak Bulebarretik abiatuko du ehizaren aurkako manifestazioa, 17:00etan. Salatuko dute ehiztariek defendatu nahi duten “afizioa” animaliak hiltzeak eragiten dien plazera baino ez dela.

 

Kanal hauetan artxibatua: Animalien eskubideak  |  Donostia  |  Bilbo

Animalien eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
Zizur Nagusian herri galdeketa bidez erabaki dute bigantxak jaietan ez erabiltzea

Herri-galdeketa izan dute asteburuan Nafarroako Zizur Nagusian bigantxak festetan izan nahi ote dituzten jakiteko. 2.219 lagunek eman dute botoa; 1.135 herritarrek ezezko botoa eman dute. 


2018-02-27 | ARGIA
Euskal Herriko festa animaliadunen inguruko dokumentalaren trailerra kaleratu du Askekintzak

Lau urteko lanaren ondorio da “Gurean” dokumentala. Askekintzako hainbat aktibistek Euskal Herriko festetako irudiak grabatu dituzte, herrietako jaietan animalien erabilera salatzeko. “Gurean” martxoaren 23an estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman. Trailerra kaleratu dute, aperitibo gisa:


Ehiza eta nekazaritza industrialaren eragina
Borneoko orangutanen erdiak azken 16 urteetan hil dira

The New York Times-ek jaso duenez, Asiako hego-ekialdeko Borneo irlan 150.000 orangutan inguru desagertu dira 1999 eta 2015 artean, lehenago zeudenen erdia.


Bere burua atxilotzen duen animalia bakarra

Garapenaren izenean, munduko espezie guztiak, salbuespenik gabe, menpeko hartu eta merkantzia bilakatu ditugu. Jaten ditugu, janzten ditugu, gozamen  pertsonalerako ehizatu ala giltzapetzen ditugu, zientziaren izenean barrabaskeriak egiten dizkiegu, gure hutsune emozionalak betetzeko bere ingurunetik erauzi eta gure bizimodura behartzen ditugu… Gizakiok naturatik etekina ateratzea (elikadura, eraikuntza, medikamentuak, lanabesak, energia…) zilegia eta ezinbestekoa da, baina... [+]


2018-01-23 | Sustatu
Beste 1.800 animalia espezie desagertzeko arriskuan

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (UICN) arriskupean dauden animalia eta landare espezieen zerrenda argitaratzen du urtero. Azken urtean beste 1.800 espezie gehitu dituzte "arriskupean" kategoria horretara eta dagoeneko 25.800 espezie dira betiko desagertzeko dauden animalia eta landareak.


2018-01-11 | Arabako Alea
Legealdi honetan ez da zezenketarik egingo Gasteizen

Bigantxak egiteko aukera zabalik utzi du udal gobernuak; baldintza agiria egingo duela iragarri du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.


2017-12-21 | ARGIA
"San Tomas eguneko animalien sarraskia" salatu du Askekintzak Donostian txerriaren kaiola blokatuz

Donostiako Plaza Berrian Askekintzako hamabi kide Ursula txerria sartu duten kaiola blokatzen aritu dira desobedientzia zibilez, goizean goiz joan eta bertan sartuta. 30 minutuz izan dira bertan eta erresistentzia pasiboko jarrera hartu dutenez, Udaltzaingoak arrastaka atera behar izan ditu.


Laborariok, animalien ongizatea zaintzen aintzindari

Hortxe ditugu zain arditegiko aska puntetan gatuak, noiz beteko diegun gatilua, bildotsek utzi esne ondarrak deizten ari garelarik ardieri. Ez ditugu perekatzen guk gatuak, ezin erran maite ditugunik eta nork daki haiek maite gaituztenik?


2017-10-31 | ARGIA
"Jardunaldi Antiespezistak" antolatu ditu Askekintzak asteazkenerako Hernanin

Ekintza antiespezistaren nazioarteko astea dela eta, ekitaldi eta ekintza ugari antolatu ditu Askekintzak, tartean, Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxearekin batera antolatu dituzten Jardunaldi Antiespezistak. Azaroaren 1ean izango dira, beganismoaren nazioarteko egunean.


2017-09-05 | Uriola.eus
Bilboko Piztiak konpartsa: "Etorkizuna zezenketarik gabeko hiria da"

Piztiak konpartsako Ane Ligero eta Loreto Errazti txupinera ohia irmo mintzatu dira Bilbon oraindik ere jasotzen diren animaliadun ikuskizunen inguruan. Pribilejioak eta Udalaren eta erakundeen pasibotasuna kritikatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude