Egunkariaren kontrako epaiketaren jarraipena ARGIA.com-en

  • Egunkariaren auzi nagusiko ahozko epaiketa hilaren 15ean hasiko da auzia sekretupean ireki zutela ia bederatzi urte igaro ondoren. Guardia Zibilak ez du inolako frogarik aurkitu Egunkaria eta ETAren arteko harremana azaltzeko eta Fiskaltzak berak auzia artxibatzeko eskatu du. Epaiketa Dignidad y Justicia eta AVT taldeen herri akusazioarekin egingo da soilik –auziak izan dituen gorabeheren berri jakiteko irakurri Injustiziaren ibilbidea azken geltokian artikulua ARGIA astekarian–. ARGIA.com-ek Egunkaria auziaren inguruan hedabideetan azaldutako albisteen eta informazioaren bilduma egingo du epaiketak iraun bitartean.


2009ko abenduaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Madrilgo Gobernuaren Delegazioak debekatu egin du Egunkariaren aldeko Madrileko plataformak biharko deitua zuen manifestazioa. Delegazioaren esanetan Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Egunkaria itxi zuen “proiektu terrorista” baten parte zela zantzuak ikusi zituelako. Plataformak adierazi du helegitea jarriko duela debekuaren aurka, Gobernu ordezkariak errugabetasun presuntzioa urratu duelako.

Atzo Iñaki Uriak eta Xabier Arzallusek hitzaldia eskaini zuten Bilbon; Arzallusek “bidegabekeria” gisa aurkeztu zuen auzia baina aldi berean kritiko azaldu zen: “Egiten ari diren guztiak eginda ere, ez dugu erreakzionatzen” esan zuen.

Sustatu.com-en berriz, Imanol Murua kazetariak auziaren inguruko galdera-erantzun sorta publikatu du azken egunotan eta gaurko artikuluan azaltzen duenez herri akusazioa osatzen duten taldeek hasierako tesiari eutsi diote akusazio idatzietan, esanez Egunkaria ETAk sortu zuela: “ETAren zerbitzuko tresna zela, ETAren finantza sareko enpresa zela, Egunkariako arduradunak ETAren konfiantzakoak zirela, zuzendariak zuzenean ETAk izendatu zituela eta, beraz, sumario nagusiko bost auzipetuak ETAko kide direla”.

Bestalde, hainbat iritzi artikulu argitaratu dira gaur:

- Joan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariak Berrian: “Une honetan [2003an Egunkaria ixtean] konturatu zen euskaltzale asko euskalgintzaren balio eta indarraz, eta, era berean, estatuarena urrean zuen ahuleziaz. Orduan ikus izuen askok euskaraz zuen pisua eta garrantzia Euskal Herriarentzat eta horixe zela, eta ez besterik, Egunkaria ixteko arrazoia (...) Guztiok ulertu genuen gure herri izaeraren muinera jo zutela”

- Luis Bilbao Larrondo historialariak Diario de Noticiasen: “Lotsatuta sentitzeko modukoa da, ez bakarrik ekintzarekin [epaiketarekin], baita gainerako komunikabideen laguntza ezarekin ere; hedabide guztiek egin beharko lukete bat haien lankideak defendatzen”.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude