EAJren garaipen oso argia, EH Bildu bigarren eta Elkarrekin Podemos hirugarren sartu da

  • Galtzaile handiena PSE-EE izan da, zazpi eserleku galdu baititu eta ondoren EH Bildu 4 galduta. PP ere galtzaile da, baina eserleku bakarra galdu du eta inkestek aurreikusitakoa baino zerbait hobeto gelditu da 9 eserlekurekin.

     


2016ko irailaren 25an - 21:53

EAJk garaipen handia lortu du berriz ere, bi eserleku irabaziz (27tik 29era), eta aurreikuspen guztiak betez. EH Bildu izan da azkenean bigarrean indarra, baina lau eserleku galduz (21etik 17ra).

Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos da, lehenbiziz aurkeztu eta hamaika eserleku lortzea edozein alderdik nahiko lukeena da, baina inkestek iragarritakoaren nabarmen azpitik geratu da.

Azken hauteskundeetako galerak berretsiz, PSE-EE da galtzailerik handiena, zazpi eserleku galduz (16tik 9ra). PPk ere beherako joera bera darama, baina eserleku bakarra galdu du (10etik 9ra), eta aurreikusitakoa baino gutxiago galdu.

Emaitzak bototan

EAJk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan hirugarren emaitza onena lortu du (1984 451.178 boto;  2009an 399.600 boto; eta orain 397:664 (%37,65).

EH Bilduk 224.254 (%21,23) boto lortu ditu orain, iazko udal hauteskundeetan baino 30.000 boto gutxiago, baina iragan ekaineko Espainiako hauteskunde orokorretako ia 71.000 boto gehiago ( 153.339 ) eta 2015eko orokorretakoak baino 40.000 boto gehiago (184.186). Arnasa hartu du, beraz, eta nola.

Elkarrekin-Podemosek 156.671 (%14,83) boto lortu ditu, oso emaitza ona Eusko Legebiltzarrera lehenbiziz aurkezten den alderdi baterako, baina haien aurreikuspenetatik oso urruti. Iragan ekaineko hauteskunde orokorretan EAEko lehen indarra izan ziren 335.740 botorekin (erdia baino gehiago galduz) eta 2015eko ekainean 317.674 boto.

PSE-EEek 126.139 (%11,94) boto lortu ditu, EAEn inoiz lortu dituen emaitzik txarrenak. 1980an, esaterako, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan 130.221 boto eskuratu zituen.

PPk 107.357 boto lortu ditu (%10,16), 1990etik ( 83.719) Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan lortutako emaitzik txarrena, baina orduan hasi berria zen Espainiako eskuina batu ondoren. Esko Legebiltzarreko 2000. hauteskundeetan lortu zuen emaitzik onena, 323.235 boto.

   
   
     
     

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude