EAJk faktura pasa dio ELAri

  • Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak. Hau da, Bizkaiko Ogasunak erabaki du euskal sindikatuen erresistentzia kutxa ikertzea.

(Argazkia: ELA)

2018ko otsailaren 09an - 09:11

Kutxa hori gehien erabili duena ELA izan da. Berak emandako datu ofizialen arabera, 2008 eta 2011 artean 13,7 milioi euro ekarri zituen erresistentzia kutxara –bere gastuen %15,1– eta 2012 eta 2016 artean 19,1 milioi izan ziren –gastuen %16,24–.

Hain justu, eta kurioski, joan den urtean Bizkaiko zahar etxeetako 370 eguneko greba luzea gidatu zuenean erabili behar izan zuen gehien erresistentzia kutxa ELAk. Eta greba horretan, Bizkaiko Aldundia oso gogor inplikatu zen, sindikatuaren eta ordezkari politikoen arteko konfrontazio serioa eraginez; ELAk eta EAJk elkarren artean duten harreman mikatzaren erakusgarri da hori, Urkullu lehendakaria eta buruzagitza jeltzaletik hasita. ELAk ziurtatu du 38 urte daramatzala euskal ogasunek jarritako irizpideak betetzen eta azaldu duenez “inoiz ez da erresistentzia kutxako indemnizazioa lan errenta gisa hartu”.

Argi dago Bizkaiko Ogasuneko zerga ekimen hori EAJk sindiaktu abertzaleari pasa nahi dio faktura dela. Ez du “kontrabotererik” nahi, ezta inork bere inguruan itzal egiterik ere. Sindikatu otzanak nahi ditu. Hobe luke Ogasunak ohiko zerga-iruzurrean sakontzea, ongi baitaki non egiten den iruzurra eta ez zaio hain arrotz. Dagoen lekuan egonik ere pertsegitu beharko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Beste langile bat hilik aldamiotik erorita: “Lan-segurtasun araudia ez da betetzen”

Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.


Garbiñe Aranburu, LAB-eko koordinatzaile orokorra
“Elkarlanari uko egiteko, ELAk errelato bat eraiki du, CCOO eta UGTrekin aliantzak egin ditugula”

2017an izendatu zuten LABeko idazkari nagusi eta gaur egun Igor Arroyorekin partekatzen du koordinatzaile orokorraren kargua. Eredu sindikalak, aliantzak, helburu orokorrak eta etorkizuneko erronka handiak landu ditugu ondoko lerroetan. Eskuin muturraren mamua ere agertu da.


LAB-ek 50 urte bete ditu
Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik

1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]


Etxeko langileen lan segurtasunerako dekretua: eskubideak bai, baina hutsune handiak ere bai

Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]


2024-09-09 | Ahotsa.info
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute Nafarroan

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Bi langile hil dira baso lanetako istripuetan, abuztuan

Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.


Correosek Gipuzkoan dituen lantokietako langileek salatu dute udan izaten ari diren lan-karga “jasanezina”

Udan lantaldea asko murriztu da langile gehienek oporrak hartu dituztelako, eta sindikatuek salatu dute Correosek apiriletik langileen oporraldien berri izanda ere ez dituela langile gehiago kontratatu.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


Arabako Foru Suhiltzaileek hiru asteko greba deitu dute

Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]


Eguneraketa berriak daude