Dozenaka mila herritar kalera atera dira Valentzian "bidezko finantzazioa" eskatzera

  • Valentziako Gobernuak, PSUV, Compromis, CCOO, UGT, Valentziako enpresarien elkarteak eta beste hamaika elkartek deitu zuten manifestaziora larunbaterako. Bidezko finantzazioa “exijitu” zioten Espainiako Gobernuari.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko azaroaren 20a

Espainiako Konstituzioaren inguruan “eztabaidatzeko” komisio bat martxan jarri berri duten honetan, etxeko lanak pilatzen ari zaizkie Espainiako agintariei. Estatu ereduaren inguruko eztabaida Espainiako politikaren erdigunean kokatu du azken hilabete eta urteetan Kataluniako prozesu subiranistak. Badira ordea, auzi horren inguruan nabarmentzen hasi diren bestelako ahotsak ere, Valentzia da horietako bat.

Larunbatean dozenaka mila herritar atera ziren kalera, Valentziako gehiengo politiko, sindikal eta instituzionalaren deiari erantzutera. “Valentziak bidezko finantzazioa exijitzen du” ageri zen pankartaren atzean sentsibilitate politiko askotako herritarrak elkartu ziren. Pankartari eusten Ximo Puig Valentziako presidentea eta Monica Oltra presidenteordea zeuden besteak beste. “Egun historikoa” izan zen larunbatekoa antolatzaileen ustez.

Eredu federalaren aldeko jarrera adierazi zuen Ximo Puig (PSUV) Valentziako presidenteak manifestazioaren amaieran egindako adierazpenetan. Mari Carmen Sánchez Valentziako herritarren eskubideen defendatzaileak azpimarratu zuen “finantzazioaren auzia” ez dela “auzi alderdikoia” Valentziar guztiei eragiten baitie.

Mariano Rajoyren alderdiak esana du ez duela “Espainiako Konstituzioa aldatuko inola ere”. Arazoak, ordea, pilatzen ari zaizkio. Ekonomikoki bideragarria izan dadin, modu batera edo bestera Estatuaren egituraketa politikoa moldatu beharra baitauka Espainiak, hala eskatzen diote geroz eta lurralde gehiagok. Rafael Catalak duela aste gutxi Bilbon esan zuen “Estatuak autonomien esku utzitako eskubide batzuk berreskuratzeko garaia” izan daitekeela. Birzentralizazioaren eta autonomia handitzea eskatzen dutenen balantzan pieza berri bat gehitu da: Valentzia.

Kanal hauetan artxibatua: Valentzia  |  Aurrekontuak

Valentzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017ko Euskararen Eguna Valentzian
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Valentzian ere ospatu dute Euskaren nazioarteko eguna. Euskal dantzen ikastaroa, mintzagune mailakatua, kanta herrikoiak, Argia aldizkariaren aurkezpena eta ale banaketa, euskal musika... Mediterraneo aldean ere euskara bizirik dagoela erakutsi nahi izan dute.


2017-10-12 | Axier Lopez
"Ultraeskuindarrek jendeari eraso egiten diote inor atxilotua izateko beldurrik gabe, inpunitate osoa dutela jakitun direlako"

Urriaren 9ko Valentziako manifestazioan faxisten eraso bati aurre egin zion 18 urteko valentziarra elkarrizketatu du ARA egunkariak. Ikasleen Fronte Bateratuko militante hau bilakatu da faxisten aurkako erresistentziaren ikur. Faxistak bi gazte jipoitzen ari zirela, sei bat ultraeskuindarri aurre egin zien. Kolpeak jaso zituen, baina onik da. Vicente Danvila du izena eta ingeniaritza elektronikoa ikasten du Valentzian.


2017-10-10 | Andoni Mikelarena
Ultraeskuindar espainiarren erasoak katalanaren aldeko manifestariei Valentzian

“Sí al valencía” (valentzierari bai)  martxa antolatu zuen Urriaren 9ko Batzordeak Valentziako egun nazionalaren harira. Martxan parte hartzen ari zirenei eraso zieten ultraeskuindar espainiarrek.


2017-09-19 | Xalba Ramirez
Valentziako Generalitateak indarkeria matxistaren eta terrorismaren biktimak parekatuko ditu

Genero Biolentziaren kontrako Valentziako Paktuak indarkeria matxista pairatzen duten biktimen eta terrorismoaren biktimen laguntzak parekatuko ditu. Diru laguntza 6.000 eurotik 75.000ra pasako da.


2017-09-13 | Xalba Ramirez
Valentziak irrati-telebista publiko berria izango du, PPk aurrekoa itxi ondoren

Á Punt izango da Valentziako Irrati-Telebista publiko berria. Urte bukaeran irratia eta webgunea martxan izango direla aurreratu du Empar Marco zuzendariak, eta arazorik ezean 2018ko lehen seihilekoan telebista. 2013an itxi zuen aurreko kate publikoa Fabraren (PP) Gobernuak.


20. Korrika Valentzian
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Laugarren aldiz Valentziako kaleek Korrika jaso dute. Patraix auzoko plazan ospatu zuten apirilaren 1ean.


2016-01-27 | ARGIA
PKK kurduarekin lotura dutelakoan, hainbat lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak

Espainiako Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu asteazken goizean Bilbon, Valentzian eta Madrilen Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) harremana dutelakoan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude