Donostiako kanpaldi iraunkorretik herrietako dinamikara zabalduko da Gipuzkoa Zutik

  • Asteartean eta asteazkenean asanblada egingo dute 19:00etan Gipuzkoa Plazan. Asteartean, orain artekoaren balorazio edo oinarria biltzeko eta asteazkenean aurrera begirako estrategia zehazteko.


2016ko ekainaren 20an - 12:45
Asanblada erabakiorra izan zen atzokoa, Gipuzkoa Zutik martxan jarri eta hiru igandera egin zena.

Ekainak 19 igandea, 16:00, Gipuzkoa Plazan. Edo Gipuzkoa Zutik deitu zenetik (maiatzak 29) hiru astera, hitzordu eta leku berean.

Asteburua Zubietan lasai eta giro ederrean eman ostean, Gipuzkoa Plazako lehen asanbladaren irudia errepikatu zen: biribilean eseritako dozenaka herritar, asanbladan gaiak lantzeko prest. Dinamizatzailea asanbladako arauak adierazten bukatzen ari zela, ertzainek honen aurka egin zuten, baita indarkeria une hori bideoz hartzeari ekin zion kazetariaren aurka eta horiek babesteko beren burua jarri zuten asanbladako herritarren aurka ere.

Behin asanbladari berriz ekin zitzaionean, erasotua izan zen dinamizatzaileak adierazi zuen "hemen egoteak min egiten die, horixe da euren ekintzen adierazten dutena. Beraz, gu gurera, jarri dezagun gure arreta osoa asanblada ahalik ongien irten dadin eta hartu beharreko erabakiak hartu ditzagun". Tentsio egoeratik lanerako jarrerara pasa zen giroa eta erabaki garrantzitsuak hartu ziren: hurrengo fasera pasatzea, Gipuzkoa Zutiken bigarren zikloa martxan jartzea adostu zuen asanbladak hatz lodiak altxatuta.

Herrietako asanbladak eratzen hasiak dira eta mugimendua plaza bakarretik herrietako plazetara zabaltzera doala azaldu zuen hitza hartu zuen pertsonetako batek, Gipuzkoa Plazan hasitako dinamika indartzen eta zabaltzen ari den seinale. Herrietako dinamika hauentzat eta mugimenduarentzat oro har, abagune aproposak izango direla herrietako jaiak adierazi zuen beste batek. Fase aldaketa honetan, amaitutzat eman zen Donostiako akanpada formatua.

Orain arteko zikloa ongi ixteko pausoak adostu zituen Gipuzkoa Zutikek, asanbladan: bi asanblada egitea aste honetan, orain artekoa baloratzeko bata eta hurrengo faseak lantzeko bestea. Hauek dira hitzorduak: ekainak 21, asteartea, 19:00etan Gipuzkoa Plazan, orain arteko bidearen balorazioa egiteko. Ekainaren 22an berriz, 19:00etan Gipuzkoa Plazan elkartuko dira hurrengo fasea zehazteko.

Ekintzak izan dira Gipuzkoa Zutiken bereizgarri bat, eta asteazkenean asanbladaren ostean egingo da fase aldaketa irudikatuko duen ekintza kolektiboa. Orain arte bezala jendetsua izatea nahi du mugimenduak eta horregatik, deia egin dute ekintza prestatzen ari diren lantaldetik, ileordeak eta maskarillak eramateko eskatuz.

Bestalde, aste honetako egitarauko bi ekintzak mantendu egingo dira: "Kaleak, gorputzak gureak dira" mugimendu tailerra ahal dela asteartean egingo da, 17:00etan Bulebarrean. Asteazkenean, 17:00etan Bulebarrean, "herri desobedientzia tailerra" egingo da.

Fase aldaketa hau gozatzeko eta bertako ekintzetan parte hartzeko deia luzatu zaio herritar orori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude