Donostia izango da Europako Kultur Hiriburua 2016an

  • Donostia izango da 2016ko Europako Kultur Hiriburua, atzo Madrilen egindako ekitaldian iragarri bezala. Manfred Gaulhofer epaimahaikideak ekitaldian adierazi zuenez, Donostiak "bakearen hiriburu izateko eta bortxakeriaren amaiera ekartzeko" aukera izango du.

    - Donostia 2016ari begira Donostia 2010etik (Mikel Iturriak ARGIAren 2242. zenbakian plazaratutako artikulua)


2011ko ekainaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, epaimahaiari eskerrak eman ondoren, euskaraz eta gazteleraz azaldu zuen ohorea dela hautatua izatea, baina garrantzitsuena esperientzia dela. Euskara –"Donostiako hizkuntza propioa"– eta euskal kultura garrantzitsuak direla azaldu zuen. "Europa honetan hizkuntza txikiak garrantzitsuak dira eta guk gurea azaldu nahi dugu. Aniztasuna eta txikitasunaren balioak defendatu nahi ditugu. Gure herria ez da ezer euskararik gabe eta herria egingo dugu euskararekin, gure kulturaren motor nagusia bihurtuz". Normalizazio politikoak proiektu honetan izan dezakeen garrantzia ere azpimarratu zuen. Donostiak Poloniako Wroclaw hiriarekin partekartuko du Europako kultur hiriburutza.

Donostiaren hautaketak kritika biziak eragin ditu Espainiako hainbat sektore politikotan, hautagai ziren hainbat hiritatik hasita. Juan Antonio Belloch Zaragozako alkatearen ustez aukeraketa "astakeria" da, ekitaldi kulturalak Bilduk propaganda egiteko baliatuko dituela uste baitu. Rosa Aguilar Espainiako Ingurugiro ministroak "akats handi" gisa definitu du epaimaiharen erabakia. Bere ustez, "bakerako bidea beste era batean indartzen da, armak utziz eta puntua eta amaiera jarriz. Hemen aukeratzen zena hiriburutza kulturala zen". Antzeko eran mintzatu dira gainerako hautagaitzetako kideak, erabakiaren atzetik "arrazoi politikoak" ikusi dituztenak.

Ainara Martin Donostiako hautagaitzako bulegoko zuzendari albokoaren ustez, ordea, "maila politikoan orain gertatu dena gure egitasmoaren esentzia bera da: elkarbizitzarako kultura".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
2016: kultura aitzakia gisa erabili zen urtea?

Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]


Kulturak hiria eraldatu nahi izan zuen urtea

Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Eguneraketa berriak daude