"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

  • Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera emango du ikastaroak teoria eta praktika uztartuz.  

dantzan.eus
2016ko urriaren 11
Sohuta-Hokiko maskaradak, 2016-01-17. (Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA)

Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri, esaterako Zuberoako maskaradetako dantzak, eta alor bakoitzeko irakasle espezialistekin lantzeko aukera izango da. Patxi Laborda, Jon Maya, Johanne Etxebest, Sabin Bikandi, Jon Iruretagoiena, Oier Araolaza eta Claude Iruretagoiena arituko dira irakasle lanetan, eta gainera, Iñaki Irigoien, Juan Antonio Urbeltz edo Iñaki Goirizelaia moduko irakasle gonbidatu bereziak izango dira.

Bilbon eta Donostian

Donostian eta Bilbon ikastaro bana eskainiko da, astelehen arratsaldetan Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta astearte arratsaldetan berriz Donostian, Carlos Santamaria Aretoan. Ikasketek 10 ETCS kreditu izango dituzte eta 2016ko azaroaren 7tik maiatzaren 16ra burutuko dira eskolak, eta ekainean EHUk eta Aikok elkarrekin antolatzen duten Tradegin udako ikastaroarekin borobilduko da ikasturtea. 

Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez abiatzen dira "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketak, eta besteak beste Aiko taldea, Kukai konpainia eta dantzan.com ellkartearen eta Dantzan Ikasiren laguntzarekin prestatu da programazioa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek interesa erakutsi dute ikasketa hauek babesteko.

Edukiak

Landuko diren alorretan, tradizioaren ezagutzatik abiatu eta sorkuntza bidean emandako urratsak jorratuko dira ikastaroan. Bost modulotan antolatuta dago:

  • Euskal dantzaren historiarako sarrera
  • Musika eta dantza, mugimenduaren erritmikaruntz
  • Euskal dantzaren teknika errepertorio eta sistemetan
  • Euskal dantzaren teknika akademikoak: Zuberoako dantza sistema
  • Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Urriaren 10etik 21era irekita izango da izen-emateko epea eta ikasturte osoko matrikulak 300€-ko kostoa izango du.

Informazioa: Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara (ehu.eus)

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 

Kanal hauetan artxibatua: Euskal dantza tradizionala  |  Sorkuntza  |  EHU

Euskal dantza tradizionala kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-09 | dantzan.eus
2017ko Bidarraiko kabalkada

2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna sentitzen zen. Halarik ere, hastapen batean ematekoa zuten kabalkada urriaren 1ean urriaren 8a partez baina aro txarrarengatik ezinezkoa izan zuten. 100 parte hartzaile baziren, eta bi aldietan 1300 pertsona etorri ziren... [+]


2018-02-12 | dantzan.eus
Maria Pilar Urriza, gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumea

Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.


Berriro ere dantza tradizionalari tokia murriztuz

Ziur egun hauetan sarean bolo-bolo ibili den bideoa ikusi egin duzuela: FITUR turismo azokan, Euskadi-Basque Country stand-ean eta Xabi Solanoren biribilketapean 3 dantzari, praka eta jaka zuriz Backstreet Boys antzean jantzita, eta ballet kutsuarekin tente-tente dantzan. Ez naiz gustuaz arituko, hori norberaren baitan baitoa, baina uste dut lekuz kanpo dagoen ikuskizun bat dela horrelako stand baterako.


Zaldibian omenduko dute Iztueta dantzari, musikari eta idazlea bere 250. urteurrenean

Juan Inazio Iztueta Etxeberriak (Zaldibia, 1767-1845) arrastoa utzi zuen euskal dantza eta herri musikan, idazle bezala egindako aportazioaz gain. Haren jaiotzaren 250 urteak betetzen direnean, sorterrian hitzaldi, irakurketa eta dantza erakustaldiz osatu dute omenezko egitaraua.


Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen... [+]


2017-10-06 | dantzan.eus
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek

Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa-lan sakona argitaratu berri du Patxi Larraldek Txistulari aldizkarian. Artikuluekin batera Larralde aita-semeei egindako elkarrizketa argitaratu da. Arizkungo eta Baztango dantzen eta musika kontuen inguruan aritu dira Larraldetarrak.


2017-09-26 | dantzan.eus
Emakumeen aurreskua aterako dute Santurtzin 1921koa gogoan

1921ean Santurtzin emakumeek dantzatu zuten soka-dantzaren erakoa dantzatuko dute berriro irailaren 30ean. Film batean jasota daude, mende hasieran, herriko traineruak irabazi zuen estropada zela eta dantzatu zuten soka-dantzako irudiak. Andoni Floresek, Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko kideak, azaldu digu film horretako imajinetan oinarritu direla dantza osatzeko. Pauso berri batzuk sartu dituzte, baina egitura tradizionalean oinarritutako soka-dantza egingo dutela dio.


2017-09-05 | dantzan.eus
Dantzari gor-mutuak eta txistulari itsuak

Ez-ohiko irudia dantzaren munduan: musikariak itsu eta dantzan ari direnak gor. Gaur egun, bizimodu eta jarduera arruntetan integratzeko ahalegina egiten da, baina ez dira kontu berriak horiek, XX. mendearen erdi aldera Deustun gor-mutuz osatutako dantza taldea izan baitzen.


Ricardo Gómez, filologoa
"Euskara arkaikoa aztertzeak hizkuntzari buruzko interes intelektuala asetzeko balio du"

Horra irakasle atsegina euskararen gramatikaz mintzo, honetaz eta hartaz, orain baino lehen duela bi, hiru eta lau mende gure Astarloak, Zabalak, Larramendik eta bestek esan zituztenak aztergai. Filologo petoa lanean, ikasle gazteak treba daitezen, interes intelektuala izan dezaten.


2017-07-28 | dantzan.eus
Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan

Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen. Pixkanaka, lekua hartuz doaz emakumeak plazan, festetan, dantzan. Lezoko San Joan bezperako soka-dantzan aurten lehenengo aldiz dantzatu dute emakumeek. San Pedro egunean ere, estreinakoz, emakumeak atera dira arraunekin eta kaxa eramaten Lekeition. Lesakako zubigainekoan oraindik irten ez badira ere, entseguetan emakumeak aritu dira. Zaldibarko dantzari-dantzan ere irten dira... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude