Diana Quer-en hilketa ez da indarkeria matxista Espainiako legearen arabera

  • Galizian hil duten Diana Quer gazte madrildarraren kasuak erdigunean jarri du, beste behin, Espainiako legedia: 2004ko genero indarkeriaren legeak ez ditu aintzat hartzen familia esparru edo bikote harremanetatik harago gertatzen diren kasuak. Biktimaren eta erasotzailearen artean lotura sentimentalik ez dagoen kasuak, adibidez.


2018ko urtarrilaren 03an - 12:05
2017ko azaroaren 17an justizia patriarkalaren aurka manifestazioa egin zuten Madrilen

BNG Galiziako Parlamentura eraman du auzia eta legea berritzeko eskatu du: “Arazoa estrukturala da eta Diana emakume izateagatik hil dute”.

“Feminizidio baten aurrean gaude” esan zuen astearteko saioan Olalla Rodil BNGko diputatuak: “Legeak aurrera egin behar du bikote harremanetatik kanpo gertatzen diren indarkeria kasuak ere indarkeria matxista bezala epaitu daitezen”. Borondate politikoa eskatu die Galiziako nahiz Espainiako Estatuko agintariei eta politika publiko gehiagoren beharra azpimarratu du “terrorismo” mota honekin amaitzeko.

Iazko San Ferminetan bost gizonek emakume bat bortxatu izana ere ez da genero indarkeriaren ikuspegitik epaitu. “Emakumea behin eta berriz zigortzen duen gizarte batean gaude. Berdin du emakume batek eraso baten aurrean nola erantzuten duen, babestu edo aurre egiten dion, edozein kasutan epaitua izango da”, dio Marta Roqueta Zena.cat aldizkariko editoreak El Periodico egunkarian. Legeak babesik gabe uzten du biktima eta, salbuespenak salbuespen, hedabideen trataerak emakumea erruduntzat hartzen dutela dio.

Diana Quer ez da matxismoaren biktima Espainiako legediaren parametroak kontuan hartuz gero, bere burua hiltzaile deklaratu duen Jose Enrique Abuinen eta beraren artean ez zegoelako harreman zuzenik. Eragile sozialek eta talde feministek aspalditik aldarrikatzen dute horrelako kasuak ere emakumeen aurkako eraso bezala epaitu daitezen, arazoa ez baita soilik arlo pribatura mugatzen, esparru publikoan ere eragin argia du. Bestela emakumeen kontrako indarkeria auzi pribatu gisa hartzeko arriskua dagoelako.

Nazioarteko hainbat eragileek ere legearen moldaketa aldarrikatu eta defendatu izan dute azken urteetan. Nazio Batuen Erakundea, esaterako, emakumeen aurkako indarkeria oro genero indarkeriaren baitan hartzearen alde agertu izan da, esparru publikoa eta pribatua albo batera utziz.

Egun genero-indarkeria bezala hartzen diren kasuei gainontzeko kasuak gehituko balitzaizkio, indarkeria matxistaren biktimaren datuak nabarmen igoko lirateke urtez urte. 2003an hasi zen Espainiako Gobernua genero indarkeriaren biktimak zenbatzen. Ordutik, 947 izan dira euren bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako emakumeak, 60 azkeneko urtean, zenbateko modu horren arabera. Feminicidio.net atariak, ordea, beste irakurketa bat egin du eta datu ofizialei bikote harremanetatik kanpo ematen diren kasuak batu dizkio. Gauzak horrela, 31 emakume gehiago izango lirateke 2017ko indarkeria matxistaren ondorioz izandako biktimak. Hau da, pasa den urtean 91 emakume izan dira indarkeria matxistaren biktimak Espainiako Estatuan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-17 | ARGIA
Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


2024-09-16 | Euskal Irratiak
Luhusoko bestetan izandako bortxaketa salatu dute

Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.


2024-09-12 | ARGIA
Emakume bat hil dute labankadaz Bilbon, eta bikotekidea atxilotu dute

Osteguneko lehen minutuetan jazo dira gertaerak Mina del Morro inguruan, Santutxu auzoan, 00:20 orduak aldera, eta ustez, 34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


2024-08-28 | Onintza Enbeita
Olatz Mercader, Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktima
“Euskal kulturaren mundua erabat isilik gelditu da”

Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.


Donostiako azken eraso matxistak salatu dituzte

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, abuztuaren 18ko goizaldean, Aste Nagusiko azken gauean, Parte Zaharrean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Eraso matxista horrez gain, beste batzuk ere publiko egin dira hirian azken asteotan, eta horiek guztiak... [+]


Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegiek onartu dute ikertuei eta euren abokatuei kolore-bereizgarriak jartzea

Bilboko epaile dekano Aner Uriarteren arabera neurria “nor den nor” identifikatzeko eta emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko da. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak salatu du ez direla errespetatzen errugabetasun printzipioa eta “duintasuna”.


27 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Emazteari eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du: “Ertzaintzako barne arautegiak hutsegite larritzat eta botatzeko arrazoi posibletzat ditu horrelakoak”. Gainera, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu dio instrukzioko epaitegiari auzia genero indarkeria... [+]


Eguneraketa berriak daude